2006-05-14 -- 2040.zenb
Koldo kontu-kontari hasi eta denbora asko pasa baino lehen hasi da grabagailua kerak egiten inori baimenik eskatzeke. Halako batean berriz stop egin du eta ez dugu asmatu tramankulua atzera berriz martxan jartzeko modurik. Berehala eskaini digu Koldok berea, eta ganbarara abiatu gara grabagailu bila. Hizkuntzalari baten bulegoaz izan daitekeen-eta irudi erromantikoena asetzeko modukoa da Koldo Artolak liburuz mukuru apailatuta duen txokoa. Ate ondoan txukun-txukun jarrita Auspoa bildumako ale guztiak dauzka. Eta liburu horien gainean musika klasikoko CDak, anitz Haendel-enak, «melomanoa naiz, oso Haendelianoa, horrela esan baldin badaiteke behintzat». Eta CD horien gainean mapak. Koloretako txintxeta mordo batek zulatutako mapak. Denetan handiena Bonaparteren euskalkiena. Koldok Sanyo markako grabagailu beltza, marra berdeekikoa, atera du kaxa batetik eta han gelditzeko aitzakiarik gabe utzi gaitu. Ostera ere beheko egongelara itzuli gara.
Elkarrizketa bukatzean galdetu diogu Koldori ia guri utzitako grabagailu hori bera erabili ote zuen Fidela Bernatek elerraitan ziona grabatzeko. Eta bai, ARGIArako egindako elkarrizketa hau bezalaxe jaso zuen tramankulu horrek orain dela mende laurdena baino gehiago Erronkaribarko azken euskaldunaren testigantza.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa