Astekaria

 Kultura 

Fito Rodriguez: «Nik ez dut uste filosofiaren zeregina egia bilatzea denik»

Irudia

Pilar Iparragirre


2040. alea
2006-05-14
alde 0    kontra 0

Nola aurkeztuko zenuke Jeu de Paume?

Hiru hitzekin. Lehena da adi-adi egotea. Zergatik? Bizitzan, gizakiak izateko, animaliak izan behar garelako. Eta animaliak erne daude, behar ere. Bestela abereak dira. Eta ez dakit gu abereak izango garen edo animaliak, baina nik nahiago dut animalia izatea abere baino, eta orduan erne egon beharra dago. Eta hortik adiera dator, pentsamendua űsentitzearena, eta horretarako literatura eta idazkeraű; hau da, zernolako zentzua aurkitzen dugun adiera bakoitzaren azpian.

Zer esan nahi duzu horrekin?

Gauzen zentzua aurkitzea. Izan ere, nik ez dut uste filosofiaren zeregina egia bilatzea denik, edo zoriontasuna, edo etikaz zer den ona, edo estetikaz zer den ederra. Denean zentzua bilatu beharra dago.

Hiru hitz aitatu dituzu. Zein da hirugarrena?

Adiskidetasuna. Badaude pertsona batzuk esaten didatenak: «beltza jarri!». Eta ez dakit dioten hondartzara joateko beltzarana jartzera, edo zer esaten didaten. Batzuei ez diet ezer ulertzen, gauza sinpleena esanda ere. Eta beste batzuekin, berriz, esaten didatenean homofoniaren azpian ezkuta daitekeen harabidea, diot: ez nago batere konforme, baina ulertzen dut. Hori da adiskidea. Adibidez, Txelis, liburu honetako sarrera egiten didana; gauza askotan eztabaidatu, ikuspegi ezberdinak eduki genitzakeen, baina ulertzen dugu elkar! Adiskideak gara. Adiskidea dut ere Txalaparta; eta Fundación Rodriguez, Konkordia Bila saiakera honen aurrekaria sarean zintzilikatu zuena.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2039
 
azala2038

2040 zenbakia.
2006ko maiatzaren 14a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia