Astekaria

 Hiruko Txikian 

Negoziaketa

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2039. alea
2006-05-07
alde 0    kontra 0

Garaiak bizi omen ditugu. Hori diote behintzat han eta hemen. Iratzargailu irratiduna dugunetik, horrekin esnatzen gara, horrek gaitu laguntzen komoneko lehen jardunean. Gutxienez bi parte behar dira edozein auzitan, eta nago oraingo honetan bakarra dugula zerbait adosteko prest lanean dabilena. Ez dirudi estatuen aldetik hobekuntzarik dagoenik. Azken atxiloketek ez dute behintzat esperantzarik ekartzen, Guardia Zibiletako kuartelilloetako tratuak beti bezalakoak baitira, torturapean oinarrituak. Ibon Meņikak salatu du torturatu egin dutela eta nik behintzat ez dut dudarik egiten. Eta edozein adoste aitzinean parte bat soilik gertatzen baldin bada onuraduna, malo, bestea kaltetua irten denaren seinalea baita. Ez dirudi hori metodorik egokiena bizi dugun egoera liskartsua baretzeko. Beti izango da norbait Baraņainen eta Getxon erasotzeko, kontuan hartuta bestela ere, berez, prozesu honek aski etsai badituela indar kontserbadoreen artean. Ez ninduke harrituko eraso hauek armadun profesionalek eginak direla jakiteak, lehen ere plater horietarik ederki hornituta baitago herri hau, horien sukaldeek ez baitute beste menu klaserik ezagutzen. Sanzek eta, ez dute zalantzarik. ETA dugu arduradun. Memori urria dute, Madrilek salatzen ditu martxoaren hamaikako batean.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2038
 
azala2037

2039 zenbakia.
2006ko maiatzaren 07a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia