Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-05-07 -- 2039.zenb

Mugako monumentuak

Jakoba Errekondo


Nafarroan monumentutik bada! Baita zuhaitz monumentalak ere. Hauetako batzuk monumentu natural izendatuta daude, hogeita hamar bat: Eraulgo artea, Erralako erkametza, Jauntsarasko haritzak, Austegiako hagina, Zangotzako zumea, Iruņeko sekuoiak, Orbaitzetako hurritza, astigarra eta pagoaā

Intxaurrondoen artean orain arte monumentu izena merezi duen bakarra Erronkariko Gardeko arboltzarra da. Bisita bat merezi du; pixka batean bere itzal izan eta monumentuaren zergatiaren neurrietaz jabetu: ia hogei metro garai, gerrian -lurretik 1,3 metrora- 4,14 metroko perimetroa edo 1,32 metroko diametroa eta, harrigarriena, bere buruaren itzala: 683 metro karratu! Herri osoa ere erromerian bere altzoan ederki hartuko luke, berrehun eskas gardetar dira.

Ofizialki izen hori ez badu ere, monumentu ederra den beste intxaurrondo ikusgarri bat Ierriko bailaran dugu. Irantzuko monastegiaren sarreran. Batzuek 300 urte eta beste batzuek 700 dituela diote. Norbaitek gogor lepatu zuen egunen batean eta gaur ikaragarrizkoa izango zen arbola lorontzi baten gisan utzi digute, enbor motza eta lau adar. Enbor motz horren 4,7 metroko perimetroak inoiz izandako alimaleko intxaurrondoaren berri ematen du. Lepatuta, ordea, adaburu txikia. Irantzutar guztiak bere altzoan hartzeko adina bai, bi teatino besterik ez baitira bizi bertan.

Garai beretsua girotzen digute bi monumentuok, Euskal Herri mediterraniarra eta atlantiarraren arteko muga, garia, mahatsa eta oliba barra barra egiten zuen hegoaldekoa nagusi zenekoa, alegia. Muga horretan bien bizitokiak ez dira nolanahikoak: biak altura beretsuan daude, basoan haritzaren eta pagoaren nagusigoak topo egiten duen mugan. Hainbeste muga, zaildu beharkoā Honengatik iraun ote dute monumentuok?

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan