2006-05-07 -- 2039.zenb
La Fundiciónen lan eremu nagusia dantza garaikidea da, "azken batean mundu horretatik gatoz gu", baina denboraz gero eta lausoago bihurtu dira dantza garaikidearen eta beste diziplina batzuen arteko mugak, Luque Taguaren iritziz. "Teknikek, eta artistek, gero eta gehiago xurgatzen dute beste joera batzuetatik". Honezkero ez dago lehen bezain argi La Fundiciónek eskaintzen duena dantza, antzerkia, performancea edo zer ote den, baina sortzaileen esanetan gauza bat oso argi daukate: edozer dela ere, garaikidea behar du izan.
Antzerki huts zein dantza huts taldeek irauten duten arren --begi bistakoa denez"-, diziplinak elkarrekin uztartzea prozesu logikotzat dauka Taguak, "eta are gehiago hemen, Euskadin, ez baitago goi-mailako eskolarik ez eta dantzari garaikide profesional askorik ere. Espero dut etorkizunean dantza normalizatuago egongo dela. Norbait medikua da fakultate batera joan delako; baina dantzaria edo antzezlea bazara?".
Taguaren ustez, berehala igartzen da, artista baten lana ikustean, nolako heziketa jaso duen artista horrek. "Batzuk antzerki mundutik datoz -herrietako eskoletatik esaterako-, beste batzuk dantza mundutikŕ Eta gorputza ez dago modu berean finduta, gorputzaren hizkera ez da berdina batzuengan eta besteengan". Gero eta joera handiagoa dago hizkera horiek batzeko, eta La Fundiciónen egitarauan sarritan aurkituko dituzu batuketa horren ondorioz sortutako aleak.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa