Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-05-07 -- 2039.zenb

artikulu nagusira itzuli
Hego Amerikako etorkinak, beste iraultza txiki bat protestantismoaren baitan

"Hurrengo hamar urteotan, edo lehenago, aldaketa handiak egon daitezke Euskal Herriko protestantismoan", uste du Juan Muela artzain ebanjelikoak. Horren zergatia Hego Amerikan dago, itxuraz. "Han izugarri zabaltzen ari da protestantismo mota bat, zoritxarrez fundamentalistena, karismatikoa; predikalarien protestantismoa da, mirarizalea". Ekumenismoaz, ezta hitz egin ere halako giroetan.



Azken urteotako etorkin oldeak sinesmen horiek ekarri ditu gure artera, eta ondorioak dagoeneko igartzen hasiak dira euskal eliza protestanteetan. "Hego Amerikatik datozen etorkin gehienak katolikoak dira", dio Muelak, "baina laurden bat-edo ebanjelikoa da, eta horien artean mota honetakoak dira nagusi. Gure elizetan sartzen dira ûpentekostaletan batez ereû, eta oso txikiak garenez gero, garrantzi handia daukate kopuru aldetik. Ez datoz berena inposatzera, baina gu batzarraren erabakietan oinarritzen garenez, kopuru hutsa nahikoa da haien pentsamoldeak gailentzen hasteko". Muelak dioenez, Bilboko eliza batzutan kide erdiak baino gehiago hegoamerikarrak dira honezkero. "Niretzat kezkagarria da hori".



Samuel Arnoso bat dator kezkan. "Batzuk hona heldu, lonja bat ireki eta eliza bat antolatzen dute. Gauzak beren erara egiten dituzte, eta ez dute harremanik nahi hemengo betiko ebanjelikoekin. Errazagoa da katolikoekin harremana edukitzea horiekin baino".



"Badago arazo bat", esan digu Muelak, "nik ĉeliza katolikoaĈ dioen errotulua ipintzen badut nire lonjan, hurrengo egunean salaketa jasoko dut eta kendu egingo didate. Baina edozein lotsagabek ipin dezake ĉeliza ebanjelikoaĈ dioen errotulua, eta ez da ezer gertatzen". Muelak aldarrikatzen duen askatasunak badauka bere prezioa, nonbait.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan