Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-05-07 -- 2039.zenb

Deslokalizazioaren mamua, gero eta indartsuago (Bero-beroan)

Miguel Sanz lehendakariak zail ikusten du Volkswagenek Iruņeko Landabengo produkzio zentrua mantentzearena. Hori orain, eta hemendik gutxira ulergarria ere egiten zaiola azalduko du, batez ere langileen eskubideak defendatzen ari diren sindikatuen jarrera ikusita. Nafarroan egun bizi den lehia politikoen ondorioz, arazoa abertzaletasunarekin lotzea Nafarroako eskuinean horren ohikoa den manikeismo eta maltzurkeriaren ispilu besterik ez da. Ez da erraza Landabengo Volkswageneko egoitzarekin azkenean zer gertatuko den iragartzea, baina Iruņerriko masa soziala oso ezkor ageri da Nafarroako etorkizun ekonomikoaz. Norberaren indar ekonomikoaren iturburua bertan sustraitu gabe izatearen ondorio larriak dira. Konpainia alemana esku lana merkeago zaion lekura doa, horrek sortzen duen egoera ekonomiko sozialari kasu gehiegirik egin gabe. Indarrez dator deslokalizazioaren eragina, leku askotan jadanik atzera bueltarik ez duena. Iruņean moduan, Euskal Herriko beste leku askotan egingo du gora tentsioak.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan