Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-09 11:06:39
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-05-07 -- 2039.zenb

Daniel Udalaitz


Azterlan 1994an sortutako Durangoko ikerketa metalurgikoen zentroa da. Metalurgi sektorerako eta teknologia transformatzaileentzako egiten du lan. Esperientzia gehien metalurgia kalitatean, zenbaki kalkuluan, metalen solidotzean, tenperatura-analisian, solidotze prozesuetan eta inokulanteen karakterizazioan du. Sortu zenetik 7.500en bat proiektu gauzatu ditu. Instalazio berri batzuetara aldatu da eta bere estrategia hausnartu du. Zentzu honetan datozen urteetarako funtsezkoak izango diren garapen bideak zehaztu dira, hala nola, barne berregituraketa eta nazioartekotzea. Azken helburu hau lortzeko, Azterlanek Europako zentro teknologikoekin lan programa bateratuak abian jarri ditu. Halaber, barne hausnartze horrek plataforma teknologikoetara hurbiltzearen beharra azaleratu du. Horrela, Durangoko teknologi zentroak galdaketa industrian berrikuntza sustatuz jarraituko du. 70 langile eta 5 bekadun ditu, eta 2004an 35 proiektu gauzatu zituen eta 5,8 milioi euro fakturatu.



Eusko Jaurlaritzak 10,8 milioi euro banatuko ditu euskara sustatzeko

Iaz baino %27,07 euro gehiago erabiliko du Hizkuntza Politikarako Sailordetzak euskararen erabilera sustatzeko. Arloka banatuta hauek dira kopuruak: hedabideek 4.750.000 euro jasoko dituzte. 500.000 euro tokiko telebistentzat izango dira. Deialdi honen arabera, aurten, gehiena gaztelaniaz argitaratzen duten egunkariek diru laguntzak jasotzeko aukera izango dute, baldin eta astean behin, gutxienez 16 orrialde, euskaraz argitaratzen badituzte. Hedabideen atalean, diru laguntzen igoera %11,8koa izan da. Euskalgintzako erakunde pribatuen artean 1.250.000 euro banatuko dituzte. Informazio eta komunikazio teknologien arlora 1.000.000 euro bideratuko dituzte. Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako erakunde pribatuentzat 400.000 euro izango dira. Udalek 1.600.000 euro jasoko dituzte Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatzeko. Enpresetako euskara planak sortzeko eta garatzeko berriz, 1.825.000 euro izango dira.


Mikel Zalbide euskaltzain oso

Patxi Altuna zenaren tokia betetzeko Mikel Zalbide donostiarra aukeratu du Euskaltzaindiak gehiengo osoz. Jose Antonio Arana Martija, Ana Toledo eta Henrike Knörr euskaltzainek aurkeztu zuten Zalbide eta hautagai bakarra zen. Mikel Zalbide 1981. urteaz geroztik Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean Euskara Zerbitzuaren buru da.


DBHtik aurrera euskaraz ikasten segitzeko Alkarbideren kanpaina

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza euskaraz egin arren, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa beste kontu bat izaten dira. Hainbat arrazoi medio (informazio eza, euskaraz moldatzeko gai ez direla uste izatea, euskarazko irakaskuntzak kalitate nahikorik ez duela izango pentsatzea...), jauzi horretan askok hizkuntzaz aldatzen du. Horri aurre egiteko, bigarren urtez, Alkarbidek (Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilguneak) kanpaina jarri du abian. Zeurea da aukera: jarraitu euskaraz lelopean, Bizkaiko 36 udalerritako 7.200 ikasleri euskaraz ikasten segitzeko gonbidapena luzatu die. Sustapen lan horretan aurpegi ezagun bat erabiliko dute, Alex Sardui Gatibu musika taldeko gernikarra.


Europako Parlamentuarekin euskararik ezingo da erabili

Herritarrek ez euskararik, ez katalan, galego edo valentzierarik ezingo dute erabili Europako Parlamentuarekiko idatzizko harremanetan. Espainiako Gobernuak egin zuen eskaria komunikazio idatzia lau hizkuntza horietan egiteko. Bozketan zazpik kontrako botoa eman dute eta seik alde. Europako ordezkari popular eta liberalak izan dira kontra bozkatu dutenak, tartean zen Aleix Vidal-Quadras PPkoa. Vidal-Quadrasek esan du Europako Ganberak ez daukala baliabide nahikorik hizkuntza koofizialak interpretatu eta itzultzeko.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan