Astekaria

 Hiruko Txikian 

Silvio Berlusconi

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2038. alea
2006-04-30
alde 0    kontra 0

Il Cavaliere. Romano Prodiren aurkako surf politikoaren erakustaldi lehiatuan hondar aginte olatua galdu duena. Ez du onartu eta Italia itsasoa gobernatzeko ahaleginetan dabil gaitzerdikako legea aplikatu nahiz, Milan futbol klub ibaia itsaso berberara daramala sinetsiz italiar telebista pribatu ororen jabeak, publikoetan ere badu bere agintea, erreka pozoitua itsaso gardentzat pasarazteko gailuak, surf taularik gabe ere, jendeak bera olatu erraldoiaren gainean ikus zezan aski bailiran. Eta ez zebilen erabat erratuta, hautesle erdiek olatu alimalien gainean surfeatzen ikusi baitute bere Suitzako etxean zegoen bitartean gure Silvio. Izan ere, Gobernu burua hedabideen %85aren jabe bakarra den Estatuaren demokraziak edo dena delakoak, oso kalitate urrikoa behar du, deusezkoa ez esate arren. Ez dauka batere erraza Prodi irakasleak, Il Cavaliereren itsaso mediatikoak olatuka itotzen saiatuko baita demokraziaren ekologia ikur. Eta inguruak ez du lagunduko, Europa zahar honek erakutsia baitu Alemanian, Frantzian, Espainian erreforma eskasenak ere beldurtzen duela. Zelai erdiaren okupazioan dabiltza borrokan ezker eta eskuin, gola hartzeko beldurrez aurrera egin gabe jada ezkerraldean eskumatiak soilik dabiltzan horietan. Psikomotrizistak, biomekanikoak, fisiologoak agintera!

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2037
 
azala2036

2038 zenbakia.
2006ko apirilaren 30a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia