Astekaria

 Termometroa 

Meņikak Guardia Zibilaren torturak salatu ditu (Bero-beroan)

Irudia


2038. alea
2006-04-30
alde 0    kontra 0

Guardia Zibilak Ibon Meņika atxilotu zuenean, askok pentsatu zuen oraingoa zela aukera ona ikusteko Guardia Zibilak nola jokatuko zuen garai berriaren aurrean, batez ere torturaren erabilera dela eta. Eta Meņikaren atxiloketak ez du kotoiaren froga pasatu, Guardia Zibilaren torturak salatu ditu: kolpeak barrabiletan eta buruan eta era guztietako mehatxuak. Ohikoa den bezala, Meņikaren tortura salaketak oihartzun txikia izan du hedabideetan, inondik inora konpara ezin daitekeena bere atxiloketak izan zuenarekin. Torturen eremuan, halaber, oso esanguratsua izan da Nekane Txapartegik 18/98 auzian deklaratzean egindako tortura salaketa, ohiko mehatxu eta kolpeez gain, guardia zibilaren esku jasandako bortxaketa ere salatu zuelako. Bosniako emakume musulman bortxatuek gerra garaian jasandakoei buruz orrialde ugari idazten dituzten komunikabideak ez dira lerro bakarra ere idazteko gai Txapartegik egindako salaketaren gisakoak ematen direnean.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2037
 
azala2036

2038 zenbakia.
2006ko apirilaren 30a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia