2006-04-30 -- 2038.zenb
1. Euskara Euskal Herriko berezko hizkuntza da.
2. Deustuko Unibertsitatea Euskal Herriko unibertsitatea da.
3. Deustuko Unibertsitateko ikasleen % 60 inguruk daki euskaraz.
4. Hori horrela izanda ere, unibertsitatean euskaraz bizi direnen kopurua ez da aipatutako ehunekora hurbildu ere egiten.
5. Deustuko Unibertsitatean euskaraz bizi nahi duen orok horretarako aukera izan behar luke.
6. Konpromisoa euskara jakin eta euskaraz bizi nahi duen ikasle, irakasle eta langile ororentzat izango da.
7. Ekimenak ez du sinbolo huts izan behar, konpromisoa hartzea eskatzen da.
8. Konpromisoa hartzen duen oro euskalduna da eta euskaraz bizitzeko borondatea erakutsiko du.
9. Konpromisoa hartzea hautazkoa da erabat.
Ekimenean parte hartzen duenak, berriz, bi konpromiso nagusi hartuko ditu:
1. Ikurra daraman orori euskaraz egingo dio.
2. Ikurra daraman orori eskatuko dio, berari ere euskaraz egiteko.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa