Bertsoa
Aitor Mendiluze
Doinua: Mutil koxkor bat
Garai batean guztiak omen
zeuden infernutik hurbil,
eta beldurrak bihurtzen zuen
harroena ere umil.
Orain eliza aldatu dela,
eta egoteko trankil,
egia da bai, beti entzun dut
"moldatu zaitez ala hil",
baina oraindik gauza askotan
lehen bezala ez al dabil?
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.