Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-04-30 -- 2038.zenb



Fito Rodriguez aukeratu dute Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari

EIEko batzar orokorrean, joan den larunbatean, aukeratu zuten Fito Rodriguez, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, EIEko lehendakari. Orain arte ez bezala, batzar orokorrean aukeratu zituzten zuzendaritza eta lehendakaria. Zuzendaritzako kide berriak izango dira Joxe Miel Bidador, Juan Ramon Makuso eta Arantxa Urretabizkaia. Hauek Jon Urruxulegi, Eneko Bidegain eta Aritz Gorrotxategiren tokiak beteko dituzte. Fito Rodriguezek berriz, Tere Irastortzaren tokia beteko du datozen lau urteotan.


Baleike aldizkari guztiak Interneten

Azkena argitaratu duten zenbakitik hasi eta 1994ko ekainean argitaratu zuten lehenengo zenbakira arte Baleike guztiak zintzilikatu ditu sarean Zumaiako Baleike Kultur Elkarteak. PDF formatuan jaso dituzte eta bilaketak egin daitezke zenbakika, urteka, urte garaika eta hitz gakoen arabera. Aurten bi helburu gehiago ditu Baleike Kultur Elkarteak: batetik, urte horietan guztietan argitaratutako gehigarri eta argitalpen bereziak sarean jartzea eta bestetik, bilatzaile aurreratua ezartzea.


Elhuyar aldizkariaren zenbaki zaharrak sarean

1974an sortu zuen Elhuyar Elkarteak zientzia eta teknologiari buruzko Elhuyar aldizkaria. Urte hartatik 1979ra arte liburuxka txiki formatua zuen aldizkaria argitaratu zuen. Aldizkari horiek guztiak jarri dituzte orain sarean. Hasierako zenbaki horiez gain, 2005eko apiriletik hona argitaratutako zenbaki guztiak ere sarean daude. Asmoa bi-hiru urtean zenbaki guztiak sarean zintzilikatzea da.


Familia bidezko transmisioa bultzatzeko programa Buruntzaldean

Gurasoak, batik bat euskaldunak, haurrei euskara transmititzearen garrantziaz ohartarazteko programa pilotua jarri dute abian Gipuzkoako Buruntzaldean (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil). Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuek lehenagotik heldu zioten gai honi eta orain plana osatu dute Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin eta HABErekin. 2 eta 3 urteko haurrak dituzten gurasoengana bideratu dute kanpaina Etxean zer ikasi, hura ikasi, zeuk duzu giltza lelopean.

Daniel Udalaitz


Teknologia Aeronautikoen Zentroa Euskal Teknologia Sarean dago eta osagai eta produktu aeronautikoen entsegu eta egiaztapenean espezializatuta dago. Irabazirik gabeko Fundazio bezala sortu zen 1997an, erakunde publiko zein pribatuk bultzatuta. TAZen helburua da ikerketa zientifiko guztiak sustatzea eta garatzea, eta teknologia aeronautikoentzako sektorean lan egiten duten industrientzat interesgarria gerta daitezkeen jarduera teknologikoak garatzea. Arabako eta Zamudioko Parke Teknologikoetan ditu egoitzak eta 2005-2008 aldiko plan estrategiko berriaren lehen urtea hainbat hitzarmen, europar proiektu eta egoitza berrirekin amaitu du. INTA eta Boeingekin hitzarmenak sinatu ditu eta A-380arentzako entsegu kanpaina bukatu du. 2006 urte honen amaierarako Miņanon Halt/hass entsegu-laborategi berria abian jarriko du eta ITP turbina berrien eredu esperimentalen entseguek Zamudion jarraituko dute. 2008 arte 6,2 milioi euro inbertituko dituela aurreikusten du. 32 langile eta 11 bekadun ditu eta 2004an 23 proiektu gauzatu eta 3,2 milioi euro fakturatu zituen.


Joseba Egibarri bake prozesuaren gora-behera desberdinak jorratuz egin zion elkarrizketa Noticias de Gipuzkoa egunkariak joan den igandean eta elkarrizketatzaileak galdetzen zion ea EAJn beldur diren PSEk eta Batasunak egin diezaioketen pintzaren aurrean. Ez dela horren beldur dio jeltzaleak, baina oharra luzatzen du segidan: ĢEta EAJn baldin badira pintza efektu hori gerta daitekeela pentsatzen dutenak eta horregatik PSOErekin ahalik eta lasterren lotu behar dela aliantza estrategikoa, bada traizioan eroriko ginatekeģ. Egunkari gipuzkoarrak, traizioaren eduki hau eraman zuen elkarrizketaren titulura.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan