Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-04-16 -- 2036.zenb

Tristemindua

Jakoba Errekondo


Ia egunero igotzen naiz etxetik bertan xamar dudan tala eder batera: Kukuarri mendia. Itsasora jauzi egiteko toki egokia da, baina nik handik datorren haize leun limurtzaileari bizkar eman nahiago dut, eta lurrari eman begia, tranpolin-muturrean eserita Oria ez erreka, ez ibai, errio denaren inguruko mendi etzanaren soineko zimurrean, udaberri-janean, murgil egin.

Gaur udaberria joan da. Etorri ahala, ziplo! joan da. Berotxo, lore askotxo, paisaien janzte arinegiaà bateren batzuen odolaren irakinalditxoa ere gogaikagarria bihurtzen da eta udarako bero-zuloaren ataria apaintzen duen basa-anemona jendea (Anemona nemorosa) loratzen hasi da ttonttorrean, ametz ttikien altzoan. Eta tristemindu naiz. Poeta bat kantuan entzun nuen atzo eta gaur basa-anemonak ikusteko berogi akasoà gehitxo.

Anemona hau basotarra da. Zuhaitz handien oinpean, orbeldi gozoetan azaltzen da enbor erraldoien gaineko udako eguzki-oihala zabaldu arteko tartean. Haizearen putzetara makurtu eta irekitzen da lore ttiki hauskorra. Anemona izena haizea esan nahi duen grekoko æAv µoç hitzetik zetorrela uste zen. Hona Lakoizketak anemona honen senide batetaz 1888an zioena: "Nas-lorekia, de nasi desordenar y lorekia cosa de flor, aludiendo sin duda a la versatilidad de su flor colgante, la que el viento mueve de un lado a otro". Hizkuntza semitiko zaharretik grekoak maileguz hartutako Naamen hitzetik datorrela uste da egun. Naamen Adonis da, landarediaren jainko feniziarra; ehizean ari zela basurde batek hil omen zuen eta hura heriotzetik libratzeko tristemindutako Astarte bere maitalea infernura jeitsi zen. Adonis hil zeneko hartan zabaldutako odol tantetatik sortua da anemona gorria, anemona pozointsua.

Basa-anemonak izen politik ere badu, eguerdilili eta lore lardeduna kasu. Lardeduna larderiadunetik, pozoina izanda begirunea sortzen duenetik ote dator? Eta Lakoizketaren nas-lorekia, nasan hazten delako ote?

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan