Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Tristemindua

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


2036. alea
2006-04-16
alde 0    kontra 0

Ia egunero igotzen naiz etxetik bertan xamar dudan tala eder batera: Kukuarri mendia. Itsasora jauzi egiteko toki egokia da, baina nik handik datorren haize leun limurtzaileari bizkar eman nahiago dut, eta lurrari eman begia, tranpolin-muturrean eserita Oria ez erreka, ez ibai, errio denaren inguruko mendi etzanaren soineko zimurrean, udaberri-janean, murgil egin.

Gaur udaberria joan da. Etorri ahala, ziplo! joan da. Berotxo, lore askotxo, paisaien janzte arinegiaŕ bateren batzuen odolaren irakinalditxoa ere gogaikagarria bihurtzen da eta udarako bero-zuloaren ataria apaintzen duen basa-anemona jendea (Anemona nemorosa) loratzen hasi da ttonttorrean, ametz ttikien altzoan. Eta tristemindu naiz. Poeta bat kantuan entzun nuen atzo eta gaur basa-anemonak ikusteko berogi akasoŕ gehitxo.

Anemona hau basotarra da. Zuhaitz handien oinpean, orbeldi gozoetan azaltzen da enbor erraldoien gaineko udako eguzki-oihala zabaldu arteko tartean. Haizearen putzetara makurtu eta irekitzen da lore ttiki hauskorra. Anemona izena haizea esan nahi duen grekoko ćAv µoç hitzetik zetorrela uste zen. Hona Lakoizketak anemona honen senide batetaz 1888an zioena: "Nas-lorekia, de nasi desordenar y lorekia cosa de flor, aludiendo sin duda a la versatilidad de su flor colgante, la que el viento mueve de un lado a otro". Hizkuntza semitiko zaharretik grekoak maileguz hartutako Naamen hitzetik datorrela uste da egun. Naamen Adonis da, landarediaren jainko feniziarra; ehizean ari zela basurde batek hil omen zuen eta hura heriotzetik libratzeko tristemindutako Astarte bere maitalea infernura jeitsi zen. Adonis hil zeneko hartan zabaldutako odol tantetatik sortua da anemona gorria, anemona pozointsua.

Basa-anemonak izen politik ere badu, eguerdilili eta lore lardeduna kasu. Lardeduna larderiadunetik, pozoina izanda begirunea sortzen duenetik ote dator? Eta Lakoizketaren nas-lorekia, nasan hazten delako ote?

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2035
 
azala2034

2036 zenbakia.
2006ko apirilaren 16a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza