Astekaria

 Ezpalak 

Izenak

Irudia


2036. alea
2006-04-16
alde 0    kontra 0

Koldo Izagirrek azken 30 urteetan idatzitako kantuak eta kantugaiak bildu ditu Teilatuko lizarra (Susa) liburuan. Besteak beste, Imanolek, Joseba Tapiak, Peio Serbiellek eta Bixente Martinezek kantatu izan dituzte Izagirreren hitzak.

Pablo Malo zinemagilea bigarren film luzea errodatzen ari da: La sombra de nadie. Datozen sei asteetan, besteak beste, Lekaroz, Oronoz, Iruñea eta Donostian egingo dituzte filmaketa lanak. Pirinioetako herrixka bateko ikastetxe pribatu batean lekututako suspentse filma da.

Pello Irazuk eskultura, marrazkiak eta argazkiak bildu ditu Iruñeko Moisés Pérez Albeniz galerian jarri duen Let it bleed erakusketan. Maiatzaren 13a arte izango da zabalik.

Angel Errok jaso du aurtengo Espainiako Kritikaren Saria Gorputzeko humoreak poema liburuari esker. Narratiba arloan, Harkaitz Canoren Neguko zirkua nabarmendu dute. Gaztelaniazko Kritikaren Saria, aldiz, Ramiro Pinillak jaso du Verdes valles, colinas rojas liburuagatik.

Pok eta Théâtre du Rivage antzerki taldeek Solisterrae ikuskizuna estreinatuko dute Hendaian hilaren 13an. Pascal Gaigneren musika du abiapuntu hitzik apenas duen lanak.

Su Ta Gar musika taldeak Jainko hilen uhartea diskoa plazaratu du. Estudioko zortzigarren diskoa taldeak propio sortutako Jo Ta Ke diskoetxearekin kaleratu du. Juanma Bajo Ulloak zuzendutako bideoklipa dakar diskoak.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2035
 
azala2034

2036 zenbakia.
2006ko apirilaren 16a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia