Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-01 16:35:12
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-04-16 -- 2036.zenb

«Bidaiariaren gaitza» saihestu daiteke

Jabier Agirre


Bidaiariaren gaitza, horrela esaten zaio Escherichia coli baziloaren toxinak eragindako beherakoen koadroari. Gaixotasunaren sintoma nagusiak beherakoak dira -eginkari oso ugariak, urtsuak-, baina horrez gain tripako min gogorrak -heste-minak-, goragaleak, gorakoak eta sukarra ere izaten dira. Kasuen %30ean ohean egotera behartzen du bidaiaria -a zer nolako disgustua turista gizajoarentzat, ustekabean, urrutiko parajeak bisitatu beharrean, ohean egon beharko baititu-.

Gaur egun, ordea, bada ahotik hartzeko txerto bat helduentzat bezala umeentzat ere prestatua, eta txerto horrek %85ean babesten du bidaiaria, behar bezala hartuz gero. Horregatik, E. Coli endemikoa den lurralderen batera joateko asmotan dagoenak hobe luke bidaiari ekin aurretik behar bezala informatu eta txertoaren aukera pentsatzea. Izan ere, baziloaren toxina koleraren toxinaren oso antzekoa denez -egituraren, funtzioaren nahiz immunologiaren aldetik-, ikerketa batzuen arabera koleraren aurkako txertoak bidaiarien %60 inguru babestuko lituzke.

Dena den, bidaia exotiko bati ekin aurretik badira hainbat aholku edo gomendio kontuan hartu beharrekoak:
- Garrantzi handikoa da txertaketa, prebentzioko babes bezala, beherakoak bidaiaren edozein unetan izan daitezke-eta.

- Ez jan arrain, haragi edo marisko gordinik edo gutxi eginik, beherakoak eragin ditzaketen bakterioen iturri izan daitezkeelako.

- Frutak eta barazkiak, norberak zuritu eta prestatuak baino ez lirateke jan beharko. Eta kontuz kalean, saltzaile ibiltariek beren postuetan eskainiko dizkizueten janariekin, itxurarik ederrenekoak izanda ere.

- Edariak, ahal dela beroak kontsumitu, eta izotzik gabe.

- Ura ez bada konfiantza osokoa, edateko eta baita hortzak garbitzeko ere botilako ura erabiltzea komeni da.

- Arriskuko helmugaren batera bidaiatu aurretik, beti-beti txertaketa-zentro batera joan eta beharrezko osasun-neurriak hartu.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan