Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-01 16:35:12
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-04-09 -- 2035.zenb

Hitz bitan


Iratxe Retolaza literatur kritikariaren hitzok jaso zituen Berriak: «Badaude emakume idazleak, literatur kritikariak eta irakasleak. Baina zer ikuspuntutatik idazten da? Zer ikuspuntutatik egiten da kritika? Eta zer ikuspuntutatik irakasten da literatura? (...) Kritika egiteko unibertsitatean irakasten diren metodoak matxistak dira: gizonek egin dituzte beren neurrira».

Amets Arzallusek adierazpenok egin zizkion Aizu!ri: «Hizkuntza grazia galtzen joan da, eta hori bertsoetan ere nozitu da. Joxe Agirre eta haren garaikoen bertsolaritzak bazuen orain aurkitzen nekezagoa den grazia bat, hizkuntza eguneroko jolas moduan erabiltzeko, adarra jotzeko... Orain kamutsagoa da».

Patri Urkizu Garan: «Egiteko dago teatroaren historia bat, euskal poesiarena egiteko dagoen bezala. Aztertu dira egile batzuk, Lizardik bizpahiru tesi ditu, Lauaxetak zer esanik ez, baina baladek eta teatro munduak eskatzen dute ikerketa bat».

Alaitz Telletxea trikitilariak honakoa esan zion Garari: Trikitiak ez dauka aukera ofizialik. Musikene sortu zelarik, aipatu ziren asmo batzuk, baina ez da gauza handirik egin. Kepa Junkerak bi urteko master bat eman zuen. Baina ez da goi mailako ikasketarik antolatu, eta ez erdi mailakorik ere kontserbatorioetan».

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan