Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-01 16:35:12
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-04-09 -- 2035.zenb

artikulu nagusira itzuli
Ikertzailea vs Administratzailea


Izendatu berri-berri, karguaren arduraz jabetzeko kezkarik ez zuen Gloria Totoricaguenak. Badaki zuzendaritza-lanak aldarazi egingo diola ikuspegia eta, are gehiago, denbora mugak ezarriko dizkiola ikerketa jardunean.


Lehengo batean esan zenidan ez zenekiela zein zen formula egokiena: 'zorionak' ala 'doluminak'.

Ez da galdera makala. Apropos ari ginen, jakina. Ikerketa zentroko administratzaile izateak zera dakar, alegia, pertsona haren helburuak aldatu egin behar duela. Ikertzaile zarenean, zeure erara antolatzen duzu denbora: zeure ikerketaren norabidea, hitzaldi, biltzar eta argitalpenak. Zentroko zuzendari izateak, aldiz, zentroaren norabidea zuzendu behar duzula esan nahi du; ikerketa-proiektuak, hitzaldi, biltzar eta argitalpenak izango dira, baina zentroa da helburu, eta ez norbera. Administrazio-lana dut orain lehentasuna, gainerako ikertzaile eta irakasleentzako erreferente izan beharra. Ikertzaileak bere lanean husten du barrua, hartan jartzen du sormen-gaitasuna. Zuzendariak, taldearen lanak bideratzea du helburu, erakundearen proiektuak abiarazi eta gauzatzea. Askozaz ere ardura handiagoa da, dudarik gabe.


Lanean ikusi zaitut bai hemen eta bai Euskal Herrian. Ez zait iruditzen ikerketari uzteko gai izango zarenik. Barnean daramazu benenoa.

Ezingo nioke ikerketa-lanari utzi. Ezingo nuke administrazio-lan hutsean etsi. Ez dago modurik. Gainera, uste dut liderrik onenak eredu izan behar duela. Horixe du lider izateko bide zuzenena. Gainerako ikertzaileek goi-mailako ikerketak egin ditzaten nahi badut, metodologiarik egokienak baliatzea, ikasleak motibatu eta inspiratzea... hori dena nahi badut, hortik hasi behar dut nik neuk ere, tranpatan ibili gabe. Ez du balio nire kideei ekoizpenak eskatzea, nik batere ekoitzi gabe. Ez litzateke zuzena. Baina, horrekin batera, badakit nire ekoizpen-maila jaitsi egingo dudala, absolutuki. Denbora kontua da.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan