Astekaria

 Hiruko Txikian 

Esnatu zaigu

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2035. alea
2006-04-09
alde 0    kontra 0

Izadia. Loretan dauzkagu inguruak eta soroak bazka. Bakea da gehien entzun eta irakurtzen dudan hitza, oraindik pujarik ikusten ez diodan hori. Aspaldi -zortzi bat urte- preso dagoen lagunaren eskutitza izan dut gaur. Ez du udaberriaren antzik bereak. Astebetean hiru aldiz aldarazi dute ziegaz modulo berean. Puskak behin eta berriz poltsaratu eta agindutakora egin. Lagun bakarra du kartzela berean eta ez du maiz ikusten. Behin-behinekotasunean bizitzera kondenatua dute, zigorra zigorraren gainean. Ezin du bere mugatuan ere, beharrezkoa duen mundua eraiki, gutxieneko oreka lortu, ezinbesteko harremanak sortu. Ikastea eragozten dion sistemaren pean behartuta, ez du udaberririk. Inaustariak inguratuta, mundura esnatzera saiatzen den bakoitzean mozten dizkiote adar-gogoak sortu litzakeen uztak pozoidunak bailiran. Patioan muntatu omen du bulegoa, lagunei idazteko eremua, uniformeduna ohartu eta gakoz entzerratu duen arte. Ez du eskutitza bukatu, hala ere, bere horretan igorri dit bere biziaren lekuko, kotxea aldatu eta euriborraren prezioaz kezkatuta bizi den neroni. Bakea hitza entzungo du hedabidetan, nik Tourmaleta goitibeheraz igo behar duenaren mezuaren antzera. Bihar idatziko diot soluzioa bidean dugula sinetsita dagoenaren erregistroan, nire bidez bestela ikusten ez duen kimua goza dezan goiz batez.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2034
 
azala2033

2035 zenbakia.
2006ko apirilaren 09a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia