artikulu nagusira itzuli
Mahaikideak
Joseba Azkarraga, MUko HUHEZIko irakaslea
Abadiñon jaio zen 1972an Soziologia ikasketak egin zituen EHUn eta gaur egun Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko Giza eta Giza Zientzien Departamenduko arduraduna da. Hausnarketa kooperatiboaz arduratzen den Lanki Ikertegiko kide ere bada. Arrasateko kooperatiben esperientzia aztertzen duen «Diruak behar luke bihotzik» liburuarekin Juan Zelaia Saria jaso zuen. Oraintsu argitaratuko da, halaber, «Mendebaldearen mintzo mindua», 2005eko Mikel Zarate Euskaltzaindiaren sariaren irabazlea.
Mikel Zabala, MCCko gestio sozialeko zuzendaria
Azpeitian jaio zen 1954ko urrian. Ingenieritza teknikoa egin zuen Donostian eta Deustuko unibertsitatean soziologia lizentziatura, alor industrialean espezializatua. 2005eko uztailaz geroztik MCCko gestio sozialeko zuzendaria da. Aurretik gerente gisa ibilbide luzea du enpresa desberdinetan: 2002tik 2005era Ulma Packgineko gerentea izan zen; lehenago, besteak beste, Fagor Elektratresnetako Konfort alorreko gerentea. Fagor Elektratesnetako giza baliabideetako zuzendaria ere izan zen.
Joxean Alustiza, Fagor Arrasateko lehendakaria
Ezkio-Itsason jaio zen 1965ean eta gaur egun Zumarragan bizi da. Ingenieritza teknikoa egin zuen Mondragon Unibertsitatean. 1991tik Fagor Arrasateko ûMundu mailan makina-erremintako liderretakoaû proiektu elektronikoen arduradun moduan ari da. 1999tik Fagor Arrasateko Kontseilu Errektoreko lehendakaria da, Fagorreko Kontseilu Nagusiko kide eta MCCko Batzorde Iraunkorreko kidea.
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.