Astekaria

 Hiruko Txikian 

Cyril Ferez

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2034. alea
2006-04-02
alde 0    kontra 0

Frantzia osoa berotu eta Paris bera sutan ezarri duen lege berriaren biktima. CRSak nola ez, borrero. Bertsio ofizialaren arabera, mozkorra, arraila. Bere hordian noraezean, harat-honatan, kasualitatez omen manifestazioaren sabelean erori eta kordea galdu zuena. Bigarren bertsioan argituko ziguten sindikalista zela. Beraz, bazuen motiborik zegoen lekuan egoteko. Hala ere, mozkorrarena eta ondorioz erorikoarena mantentzen zuten. Ez zioten kasurik egin, suhiltzaileek jaso omen zuten bere erorialdiaren ondorioz larriki zauritua. Baina ez ditugu trolebus adardun elektrikoen garaiak bizi, egun edonork ditu irudiak eta hotsak grabatzeko telefonoak sakelan. Bi egun baino ez dira pasa eta Gobernamenduaren inpunitateak Spencer Tunicken argazkietan baino biluztuagoak ditu berarekin. Ohi bezala, gidoilariak huts egin du bertsio ofiziala muntatzean. Ohi bezala, ikerketa formalari abiada eman diote, Galindo jeneralak Josi eta Joxanen desagerketak eta Zabaltzaren erailketa ikertu zituen antzera. Bitartean gizonak koman jarraitzen du atzera bueltarik gabe. Alain Bessaba izeneko batek ditu Cyril Ferez CRSek ostikatzen zuteneko irudiak. Ez da gehiago behar. Hala ere, badakigu eremu horietan egiak ez duela bere bidea egin dezan ahalbiderik.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2033
 
azala2032

2034 zenbakia.
2006ko apirilaren 02a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia