Astekaria

 Kultura 

Leire Bilbao: «Badago halako ezkata kentze bat liburuan zehar, poemaz poema»

Irudia

Pilar Iparragirre


2033. alea
2006-03-26
alde 0    kontra 0

Ezkatak jarri diozu izena zure lehen liburu honi.

Bai. Eta Xabier Gantzarainek egin dion azala ikusita, badirudi gogoan izan ditudan ezkatak arraun-ezkatak direla; liburuan arrainak, itsas kontuak agertuko direla. Eta agertzen dira, baina ez hori bakarrik. Beste ezkata mota asko daude, eta uste dut zilegi dela esatea guri, norbanakooi azala erortzen zaigunean ezkatetan erortzen zaigula. Eta horretatik ere asko dago poemotan.

Zer dira ezkatak Leire Bilbaorentzat?

Niretzat ezkatak dauka gutxien espero duzun lekuan eta momentuan -platerean, sukaldeko arraskan, edo kaletik zoazela- aurkitzen duzun zera txiki hori, argi printza bat zeharka jausi eta hor nonbait ezkata bat dagoela salatzen dizuna. Hori da ezkata niretzat. Eta beti deigarria egin zait nola daitekeen ezkata batek bere izatea, bere gorputza edukitzea bere txikitasunean, eta, hala ere, gorputz osoago bat estaltzea. Eta liburu honetan hori saiatu naiz egiten. Nire ustez, poema bakoitzak badu bere izatea, bere nortasuna, eta, hala ere, liburua osatzen dute. Nolanahi ere, solte, aske imajinatzen ditut nik ezkatak, eta aitortu behar dut badagoela ere halako ezkata kentze bat, azal erausketa bat, liburuan zehar eta poemaz poema.

Oro har, nola azalduko zenuke haren mamia?

Liburua hasten da berba batekin, badira. Eta amaitzen da beste batekin, badirudi. Beraz, badirudi nire badira guztiak badirudi bihurtzen direla. Badirudi. Azkenean hori egin dut, hitzekin jolastu, hori gustatzen zait egitea. Eta hitzekin jolasten, jolasten, amaitu dut eskukada bete ezkatarekin.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2032
 
azala2031

2033 zenbakia.
2006ko martxoaren 26a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia