Astekaria

 Hiruko Txikian 

Gurasoak

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2033. alea
2006-03-26
alde 0    kontra 0

Betirako joaten ari zaizkigun garai hauetan, goizero egunkari zabalduenari soa botatzea ia ezinbestekoa dugu. Nekez iraganen da astea ezagunen baten eskela ikusi gabe. Eta okerrena, gehienetan ezustekorik ez dela. Atzokoak, Aurrera Taberna-Restauranteko Juanitarena zekarren. Eta oraingoan, etxekoa zen berriemailea, Berria alegia. Ez dira gutxi Juanitari zor dizkiogun otorduak Martuteneko kartzelan ginela. Artean, ez zuten Aurrerakoek berea Har eta Jan self service hartan bilakatua, kartakoaz gain banderillak ziren bertako sukaldeari berezitasuna ematen ziotenak. Mostradorean, Jose Luis senarra hara-hona bizi ibiltzen zen gelditu gabe. Donostiar etxeonekoak zituzten bezero, kolore anitzeko antifrankistak, eta tartean asteko bonbatxo eta buzoak utzita igandetan traje eta korbata jazten genituenak. Bertan, beren bulegoetan baino aiseago lokalizatzen genituen abokatuak, Juanitari esan eta kontsultarako zokoren bat aurkituko ziguna. Bertan egosi zen lehen Amnistia Gestora, Gabonetan Buen Pastorren eginiko baraualdi baten ondorioz. Eta geroztik ere, ez ziren gutxi eta txikiak izan Juanitak mugimenduari egin zerbitzuak. Urte andana bera ikusi gabe iraganda ere, gogoan ditut bizi-bizi Juanitaren garai hartako ibilerak. Emakume ederra, bizia, etxekoa, lotsa handikoa. Bakean bego.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2032
 
azala2031

2033 zenbakia.
2006ko martxoaren 26a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia