Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-03-26 -- 2033.zenb

Estilo ariketak

Castillo Suarez

Inoiz ez didate eskatu zer den garrantzitsua eta zer ezinbestekoa bereiztea. Nik ere inoiz ez diot inori ariketa hori egin dezan eskatu. Nolanahi ere, azkenaldian galtzen ditugun gauzei buruz idazteko gogoa daukat, eta ez hainbeste eskuragarri eduki ditzakedanei buruz. Eta iruditzen zait galtzen ditugun gauzak garrantzitsuak izan daitezkeela, baina inoiz ere ez ezinbestekoak.
Galtzearen artea ez dela zaila ikasten idatzi zuen Elisabeth Bishop-ek, badirela galdu nahian diruditen gauzak, eta honek ez dakarrela hondamendirik, kontua dela gero eta gehiago eta azkarrago galtzea. "Zu zeu galtzean ere -keinu burlatia, hainbeste maite dudana-/ez nuen gezurrik esan behar izan./Bistan da: galtzearen artea ez da zaila ikasten/nahiz eta horrek (esazu!) hondamendiaren itxura izan".
Bishopek jaio eta berehala galdu zuen aita, eta ama ere gaztetan galdu zuen. Bere bizitza bidaiatzen pasatu zuen alde batetik bestera. Brasilen barrena bidaiatzen, esate baterako, urte askotan ibili zen. Bertan idatzi zuen Artea poema, galtzearen arteari buruzkoa. Gehien maite zuen herrialdean idatzi zituen gauzarik ederrenak.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan