Astekaria

 Bero-beroan 

Bahea

Irudia


2033. alea
2006-03-26
alde 0    kontra 0

Arnaldo Otegiren balizko espetxeratzea zela eta, hausnarketa bitxia egin zuen PSNko Jose Luis Urizek martxoaren 14ko Deia-n. Arnaldo Otegiren garaia lider moduan amaitu dela eta Pernando Barrenaren txanda dela dio: «Eta hor dator, Euskadiko Gerry Adams izateko baldintzak biltzen bide dituen Pernando Barrena. [Otegik baino] Ezkerreko formazio askoz sakonagoarekin, ez da ahaztu behar bere aita militante sozialista izan zela eta bere garaian, Urralburu boterean zegoenean, honi aurre egiteko ausardia izan zuen bakarrenetakoa izan zela. Gutxiago hitz egiten du [Otegik baino], baina ideologikoki gehiago sakontzen du eta, kasu hauetan funtsezkoa dena, pragmatismo ukitua ere badu».

HBko bozeramaile ohi Floren Aoizek, martxoaren 18an Gara-n idatzitako artikuluan gogor kritikatu zuen herritar talde zabal batek Nafarroa Bai sostengatzeko egindako adierazpena, eta EAri buruzko hausnarketa egin zuen: «Egia esan, ez dut ulertzen zer egiten duen EAk hainbeste porrot biltzen dituzten horiekin. Batzarrek, Aralarrek, EAJk eta ćindependenteĆ horiek ez dute beste aukerarik, baina EAk...

Akaso norbaitek, ezker abertzalearekiko polemika bilatuz, EA lotu nahi du. Zalantza izpirik ez Nafarroa Bairen etorkizunaz? Ziur?

Bestalde, nor da Nafarroa Bairen zaindaria? Eta, batez ere, Nafarroan dago?».

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2032
 
azala2031

2033 zenbakia.
2006ko martxoaren 26a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia