Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2010-03-16 17:39:38
Nontzefilmak 2010-era lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2006-03-26 -- 2033.zenb


Irujo eta Eulate: txapela irabazi dute, orain EGA gainditu behar

Pedro Martinez de Eulate Lizarrakoa eta Juan Martinez de Irujo Iberokoa, nafarrak biak. Biak bizi dira giro erdaldunean, familia erdaldunak dituzte eta eskolan gaztelaniaz ikasi dute. Biak daramatzate hiru urte Iruñeko AEKren Iruñazar euskaltegian euskara ikasten. Hirugarren urratsean ari dira eta oraindik hedabideekin euskaraz aritzen ausartzen ez direla esan zioten Berriari joan den astean, igandeko pilota finalaren aitzakian egindako erreportajean. Gaur txapela, bihar EGA jartzen duen pankarta ez zuen ikusi telebistaz hau idazten ari denak, baina euskaltegiko ikaskideek askotan eramaten dute pankarta hori bi pilotarien partidetara. Igandean, txapela irabazi zuen Irujo-Eulate bikoteak eta mikrofonoa segituan gerturatu zien Koldo Aldalur EITBko kazetariak. Irujori gaztelaniaz egin zion elkarrizketa eta bukaeran galdetu ea noizko euskaraz; «datorren astean» erantzun zion Iberokoak, ez dakigu txantxetan ala serio. Eulateren txandan bestela izan zen, euskaraz aritu zen. Ez dakigu EGA gaindituko duten inoiz, baina Eulatek ez du pauso makala eman, Fernando Goñik duela ez hainbeste egin zuen bezala.


Eusko Jaurlaritzak 16 bidegileri buruzko liburuxkak argitaratu ditu

Euskalgintzan, irakaskuntzan, erlijioan, musikan, marrazkigintzan eta literaturan aritu diren hamasei bidegileren biografiak dira Jaurlaritzak kaleratutakoak, hauexek dira hamaseiak: Elbira Zipitria, Frantzisko Laphitz, Jean Pierre Arbelbide, Peli Markiegi, Julita Berrojalbiz, Mari Karmen Alzueta, Eusebio Osa, Imanol Laspiur, Jon Gotzon Etxebarria, Gabirel Manterola, Migel Olasagarre Aita Damaso Intzakoa, Maritxu Urreta, Matilde Zabalbeaskoa, Jose Olaizola, Gotzon Aulestia eta Jesus Guridi.


100 andereñok erretiro pentsioa jasoko dute

EAJk aurkeztutako ekimena joan den astean onartu zuten Kongresuan eta beraz, Francoren garaian ikastoletan lan egin zuten ehun andereñok, erretiro pentsioa jasoko dute, urte horietan Gizarte Segurantza ordaindu izan balute bezala.

Daniel Udalaitz


Tekniker teknologia aplikatuko ikerketa zentroa da eta legez irabazirik gabeko Fundazioa. Industriaren berrikuntza ahalmena handitzea du helburu, lehiakortasuna hobetzeko. Eibarren dago eta fabrikaziorako teknologietan espezializatua dago. Oraintsu Mikro Fabrikaziorako eta doitasun-ingeniaritzarako zentro bihurtu da.

Iaz 2005-2008rako lau urteko plan estrategikoa abiarazi zuen, eta, besteak beste, hainbat ildo teknologiko eta estrategiko zehaztu dira; hala nola, Laserra, Lebitazio magnetikoa, Mikro Metrologia, Ultra Doitasun Prozesua, Mikro Mekanizatua, Gainazalen Funtzionalizazioa, Gainazalen Kimika, Industri Ekoizpenean Inguru Adimendua eta Enpresa Sareak eta Lehiakortasuna.

Datozen urteetako teknologi garapenean zeresan handia izango dute "mahai berritzaileek", hau zentroak berak abian jarritako metodologia da, erakundeei buruzko diagnostiko bat egiteko ezagutza partekatzean oinarritzen dena.
152 langile ditu, 51 bekadunez gain; eta 2004an 13,6 milioi euroko salmentak izan eta 121 proiektu egin zituen.

Arnaldo Otegiren balizko espetxeratzea zela eta, hausnarketa bitxia egin zuen PSNko Jose Luis Urizek martxoaren 14ko Deia-n. Arnaldo Otegiren garaia lider moduan amaitu dela eta Pernando Barrenaren txanda dela dio: «Eta hor dator, Euskadiko Gerry Adams izateko baldintzak biltzen bide dituen Pernando Barrena. [Otegik baino] Ezkerreko formazio askoz sakonagoarekin, ez da ahaztu behar bere aita militante sozialista izan zela eta bere garaian, Urralburu boterean zegoenean, honi aurre egiteko ausardia izan zuen bakarrenetakoa izan zela. Gutxiago hitz egiten du [Otegik baino], baina ideologikoki gehiago sakontzen du eta, kasu hauetan funtsezkoa dena, pragmatismo ukitua ere badu».

HBko bozeramaile ohi Floren Aoizek, martxoaren 18an Gara-n idatzitako artikuluan gogor kritikatu zuen herritar talde zabal batek Nafarroa Bai sostengatzeko egindako adierazpena, eta EAri buruzko hausnarketa egin zuen: «Egia esan, ez dut ulertzen zer egiten duen EAk hainbeste porrot biltzen dituzten horiekin. Batzarrek, Aralarrek, EAJk eta æindependenteÆ horiek ez dute beste aukerarik, baina EAk...
Akaso norbaitek, ezker abertzalearekiko polemika bilatuz, EA lotu nahi du. Zalantza izpirik ez Nafarroa Bairen etorkizunaz? Ziur?
Bestalde, nor da Nafarroa Bairen zaindaria? Eta, batez ere, Nafarroan dago?».

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan