Astekaria

 Termometroa 

Zer edo non ote da krisiaren inflexio puntua? (Bero-beroan)

Irudia


2032. alea
2006-03-19
alde 0    kontra 0

Halako unetan ateratzen da indarrez zalantza. Nola ote halakoak gertatzea -ETAk atentatuekin jarraitzea, ertzaintzaren jarrera basatia, Parot doktrina, Batasunako buruzagiekiko jazarpena...- eta oraindik ere eragile nagusiek prozesuak aurrera jarraitzen duela zabaltzea? Beste une garrantzitsu baten atarikoan, alde desberdinen indar agerpen gisa interpretatzen da une gaitz hau. Eta oso posible da hala izatea, badu bere logika. Baina egoerak bide honetatik jarraitzen badu, ez da samurra izango bake prozesuari eustea. Espainiako Gobernua negoziazio eredu makurra ari da inposatzen, eta ETA su-etena azken unera arte atzeratzen ari da. Denborak, azken 30 urteetan bezala, nagusiki ezker abertzalearen aurka egiten du, eta kasu honetan Zapateroren aurka ere bai. Dabiltzanek prozesuak aurrera jarraitzen duela badiote, hala izango da. Kontua da ez dela ezagutzen alde bakoitzak non jartzen duen krisiaren edo porrotaren inflexio puntua. Bai pentsa liteke, ordea, epe laburrean ûhilabete gutxiû keinu positibo argirik ikusten ez bada, prozesuak usteltzeko arrisku handia izango duela.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2031
 
azala2030

2032 zenbakia.
2006ko martxoaren 19a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia