Astekaria

 Bero-beroan 

Euskararen inguruko albiste laburrak

Irudia


2032. alea
2006-03-19
alde 0    kontra 0



Gipuzkoan, euskararen erabilera soziala sustatzeko 2.785.120 euro

Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritzak 2006ko diru-laguntzetan, iazkoarekin alderatuta, %10,8ko igoera egin du. Igoera horrek hiru sailetan eragingo du: aldizkarietan, euskal kantagintzan eta alor sozio-ekonomikoan. Diru-laguntza kopuru handiena jasoko duten atalak dira honakoak: aldizkariak (814.520 euro), informazio teknologiak (481.100), euskararen erabilera soziala normalizatzeko udal planak (325.000) eta euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak (285.000).

Miguel Sanzek irrati lizentziak berriz

banatzeko presarik ez du

Euskalerria irratiak epaileengana jo du Gobernuari gehienez ere bi hilabeteko epea eman diezaioten irrati lizentzien banaketa egiteko. Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanzek ez du presarik, ordea. EAk eskatuta parlamentuan hitz egin du Sanzek eta esan du epaileen sententzia Gobernuak beteko duela, eta orain arte bete ez badu ez dela izan borondate faltagatik, hainbat arazo izan duelako baizik. Mahaia biltzera deitu du, baina mahaia osatzeko bilera noiz izango den ez du zehaztu.

Ertzain denak zaku berean

Otsailean, Bilboko Alde Zaharrean, ertzainei euskaraz egiteko eskatu zien herritarra atxilotu zuten. Albisteak izan du oihartzunik sarean. Tiraka izeneko blogean, euskararekiko kezka izan eta Eusko Jaurlaritzan lan egiten duen hainbatek parte hartzen du. Ertzain batek Ertzaintzak euskararekiko duen jarreraz idatzi duen bati erantzun berri dio. Hona pasarte batzuk: «Zoritxarrez, euskal gizarte mediatiko politiko honek eltzekada ugari, eta ez beti gozoak, prestatzen dizkigu. Eltzekada ugarienak uniformatzaileak dira (...). Ez gaitzazue uniformatu zuek ere, nahiz eta uniforme bera jantzi Ertzain guztiok (...). Gutxik dute ahalmena, eta nahia, euskaraz jarduteko beraien herritarren aurrean, hauek hala eskatuz gero. (...) Baina, zer gertatzen da Ertzaintzan lan egiten dugunok ezin dugunean euskaraz lan egin? Non dago euskal zale jendea? Oholtza zaleak, non zaudete? Etengabea da Euskararen Legearen urraketa Ertzaintzan, benetan. (...) Egoera hau salatuz barne idatzi bat egin dugu Ertzain talde batek. (...) Ez ahaztu gutaz, guk ere euskaraz hartu nahi baitugu arnasa!». Ertzainaren testu osoa daukazue http://tiraka.blogspot.com-en.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2031
 
azala2030

2032 zenbakia.
2006ko martxoaren 19a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia