Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Ereinotza erramutua

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


2032. alea
2006-03-19
alde 0    kontra 0

Bijilia eta barau egiten ari diren sektakoek aspaldi geure ereinotza lapurtu eta erramu bihurtua dutela nioen lehengoan. Ereinotza aspaldi da geure, Euskal Herrian. Batez ere Karibeko korronte famatuak berotzen dituen itsas aldeko bailara epeletan artea, artelatza eta gurbitzaren koadrilako.

Berez asiarra omen da, baina Europa hegoalde osoan barreiatuta bizi da. Ereinotzak Laurus nobilis du izen botaniko, latineko laudari (ohoratu) eta nobilis (noblea, gurtua) erroetatik datorrena, erabilera ugari izan baititu beti bai sukaldean, bai osasungintzan... Mediterraneo aldeko kulturatan ereinotza saritu, ohoratu eta koroatua izan zen. Ereinotzez egindako koroak ospea, aintza adierazten zuen: artista, kirolari eta gerlariei ezartzen zitzaien, jendilaje ederrari alajaina! Garaipena ere adierazi izan du landare honen adarrak; erromatarrek eraikitzen zituzten garaipen-kolonizatze koloma edo zutabeetan erruz ageri da.

Grekoek daphne deitzen diote, Apolo amorratzeraino maitemindutakoarengandik ihesi bere aitak ereinotz bihurtu zuen izen bereko jainkosaren omenez. Grekoen beste istorio batean Zeus eta Apoloren arteko borroka batean ereinotza tximistari aurre egiteko erabili zela jasotzen da. Helburu berarekin landatua geure etxeen inguruan maiz topatuko duzu.

Kristautasunak ereinotza erramu bihurtu zuen. Udaberriko lehen ilargi betea duen astean, beraientzako santua den horretan, bedeinkatu egiten dute, etxeko ateburuetan jarri begizko eta sorginkeriak uxatzeko eta etxeko sutan erre tximistak dakartzan ekaitza aienatzeko.

Etxeak ere ereinotzez koroatzen dira geurean: etxe berria egiten denean teilatua ematen zaionean ereinotz adar handi bat jartzen da gailurrean. Adar honek aterpe berria osatu dela eta ospatzeko jairako deia egiten du: lanean aritu diren guztientzako otordua eta festa antolatzen du etxearen nagusiak, Goierrin tranpalea deitzen diote. Lehen garai batean ospakizun honetarako erramuaren ordez elorria, lizarraŕ jarriko zutela iruditzen zait.

Mediterraneotik etorri eta geurea kolonizatua du erramuak. Ereinotza erramutua.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2031
 
azala2030

2032 zenbakia.
2006ko martxoaren 19a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia