Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-12 14:27:06
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-03-12 -- 2031.zenb

Karmele Jaio: «Saiatu naiz nobela ćeztimieleroać ez idazten»

Pilar Iparragirre

Ama eta alaba, bi belaunaldi.

Bai. Alde batetik nobelan azpimarratu nahi izan dut zein egoera ezberdinak bizi ditugun gure belaunaldikoek gure gurasoen bizitzarekin konparatuta. Baina honen gainetik azaldu nahi izan dut bizitzako testuinguruak eta garaiak oso desberdinak diren arren, zein berdintsuak diren hainbat eta hainbat gauzetan. Garai guztietan dituela gizakiak halako gai eta kezka nagusi batzuk beste guztien gainetik.

Zeintzuk dira kezka eta gai horiek?
Maitasuna, bizitza, heriotza... Gai potolo horiek beti egon dira hor, daude eta egongo dira, beste guztien gainetik. Ez gara hain ezberdinak, gauza bera gara. Eta gai horrekin batera, badago beste bat azpimarratu nahi izan dudana. Bizitzari aurrez aurre begiratzeko beharra. Bizitzako arazoen aurrean kikilduta bizitzearen kontrako garrasia ere bada nobela.

Idaztean zein izan da gainditu beharreko erronkarik handiena?
Aitortu behar dut beldur pixka bat izan dudala sentimentalismoan jausteko, gaia horretarako oso aproposa zelako. Idazterakoan, eten abe aritu naiz neure burua kontrolatzen gehiegizko sentimentalismoan ez jausteko. Ez dakit lortu dudan. Egia da Hamabost zaurirekin konparatuz gozoagoa dela nobelaren tonua, gaiak hala eskatu didalako. Ipuinak garratzagoak ziren, baina ez dut uste nobela honek gehiegizko gozokeria duenik. Gozokeria larregi duenari gure amak deitzen dio «eztimielero». Bueno, bada, saiatu naiz nobela «eztimieleroa» ez idazten.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan