Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-09 11:08:24
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-03-12 -- 2031.zenb

Daniel Udalaitz


EVENA akronimoa Estación de Viticultura y Enología Navarra erakundeari dagokio. Centros Tecnológicos de Navarra entitatearen parte da eta bertan partizipatzen dute, halaber, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Nafarroako Unibertsitateak eta berrikuntzan laguntzen duten beste erakunde batzuek. EVENAk Erriberrin dauka egoitza, laborategiko lanak egiten ditu eta zerbitzu-aukera handia dauka enologian eta bitikulturan. Laborategiak ardoak eta likoreak analizatzen dizkie upategi partikularrei, ikerketako proiektuetan kolaboratzen du Nafarroako, estatuko eta nazioarteko unibertsitateekin, ardoen analisiak egiten ditu Nafarroako Jatorri Deitura Kontrolatuen (JDK) kontseilu arautzaileen kalitateari buruzko kontroletan eta material begetala eta lurrak analizatzen ditu, mahastizainak aholkatzeko. Enologiaren arloan, sektorea laguntzen du gai horretan, teknikariak prestatzen ditu eta ikerketako proiektuak garatzen. Bitikulturan, mahastizainak aholkatzen ditu, ikerketako proiektuak garatzen eta laborantzako esperimentuak egiten, eta bitikulturako sektorea profesionalizatzen ere saiatzen da. Gainera, bitikulturako entseguak egiten ditu upategi partikularren eta sozietateen finketan, eta mahatsaren produkzioaren analisi ekonomikoak ere burutzen ditu.


«Harry Potter katalana»k liburua argitaratu du

Eric Bertranek (Girona) duela urte eta erdi Auzitegi Nazionalarekin izan zuen esperientzia kontatu du liburuan (Eric i l'Exèrcit del Fénix. Acusat de voler viure en catala). «Harry Potter katalana» izena eman dioten 14 urteko gazteak hainbat supermerkaturi eta enpresari produktuen etiketak eta web guneak katalanez jartzeko eskatu zien posta elektronikoz, Fenix-eko armadako liderra zela esanez. Astebete baino lehen, brigada antiterroristakoak etxean sartu zitzaizkion eta akusazio hauek egin: mehatxu terroristak, terrorismoaren apologia, bandera espainiarra laidotzea eta delitu informatikoa. 15.000 babes mezu jaso zituen. Horien artean zen Josep-Lluis Carod Rovirarena: «Ez inoiz ahaztu Davidek Goliathi irabazi ziola. Izan zaitez zoriontsu eta gu baino askeago». Liburuan, Auzitegi Nazionalarekin izandako esperientzia kontatu du gaztetxoak eta horien artean dira adingabekoen fiskalak esan zizkionak. Hona fiskalak esandakoetako pasarte bat: «Konstituzioa ukiezina da, inoiz izan dugun onena eta inoiz eduki ahal izango dugun onena, ohorea!».


EHEk Tourreko arduradunei euskara erabiltzeko eskatu die

Uztailaren 12an, Tourreko 12. etapa Kanbotik hasiko da eta beste hainbatetan bezala, Euskal Herrian Euskarazek Tourreko arduradunei gutuna bidali die Euskal Herriko errepideetan diren bitartean euskara erabil dezaten. Euskara erabiltzeko gomendioa luzatu die EHEk, baina esan die euskarari muzin egiten badiote ez dutela erreparorik edukiko defentsa hori egiteko behar diren neurriak hartzeko.
Bestalde, EHEk apirilaren 2an Santurtzin antolatuko du III. Hizkuntza Eskubideen Eguna Hizkuntza Eskubideen defentsa guztion esku dago! lelopean.


Euskalerria Irratikoak zain

Ez du argibide handirik eman sanzek. Euskalerria Irratikoek bilera eskatu zioten Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanzi, baina Sanz ez da irratiko arduradunekin bilduko, lehiaketa prozesu batean parte hartzen ari diren erakunde edo pertsonak bere bulegoan ez hartzeko araua duela argudiatu du-eta. Bestalde, ez du argitu noiz beteko duen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak 1998. urteko irrati lizentzien banaketari buruz emandako epaia. 1998. urtekoa forma akatsa besterik ez zela izan eta lizentziak banatzeko kontratazio mahaia "etorkizunean" osatuko duela esan du Sanzek.


Bai Euskarari Ziurtagiria lortu dutenei aitortza egin die Kontseiluak

Kontseiluak ziurtagiria lortu duten 1.190 enpresa, saltoki eta bestelako entitateei egin die bere ahaleginaren aitortza. Ziurtagiria lortu dutenek Nestor Basterretxearen «Iparralde-Hegoalde» izeneko lamina jaso zuten Donostiako Kursaalean, martxoaren 1ean egindako ekitaldian. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak duela bost urte eta erdi sortu zuen Bai Euskarari Ziurtagiria.


Jose Luis Castejon Nafarroako Legebiltzarreko lehendakari ohia eta PSNko kide esanguratsuaren heriotzak Nafarroako gizarteko sektore gehienak bildu zituen haren hiletetan. Datu esanguratsua da hori, eta erakusten du esparru politikoak, oro har, begirunez ikusi zuela Lizarrako alkate izandakoa. PSNko sektore zabalenaren ordezkari esanguratsuenekoa zen Nafarroan korapilotsuak diren gai askoren aurrean izandako jarrerak erakutsi zuen moduan. Halako ugarirekin, Nafarroako egoera oso bestelakoa litzatekeela esan liteke lasai asko, ez arazorik gabekoa, baina bai arazo horiek beste erabatera bideratzeko moldekoa.

Rafael Vera Espainiako PSOEko Gobernuaren Segurtasun Idazkaria izan zen GALen garaietan. 2005eko otsailean espetxeratu zuten urte zazpi urteko kartzela zigorra betetzeko eta dagoeneko bost egun espetxetik kanpo pasatzen ditu, kontrol telematikopean. Egunero kartzelan jarraitzeak bere osasunean izan zitzakeen ondorio larriak saihesteko hartu ditu neurriok espetxe zuzendaritzak.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan