2006-03-05 -- 2030.zenb
Paul Nicholson (Londres, 1947) gizon ederra da, handia. Lider baten gorpuzkera dauka. Begitarte argia du eta patxadaz mintzo da, Bizkaiko Ispasterreko euskaraz garbi. Globalean dabil: Jasser Arafat setiatuaren ondoan egon zen, babesa ematera joandakoekin; abenduan Hong-Kong-en Munduko Merkataritza Erakundearen bilkuran poliziak jipoitu eta arrestatu zuen. Eta lokala da: Gipuzkoako Orexa txikian dozena erdi bat lagunek entzun berri dugu 'Nekazariak, munduaren etorkizuna' gaia jarrita. EHNE eta Via Campesinako buruzagi honek Euskal Hazien Sareak argitaratutako katalogoa oparituko dizu.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa