Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Lur nafarra

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


2030. alea
2006-03-05
alde 0    kontra 0

Bitxia zaigu Nafarroa, baita lurrean ere. Klima, paisaia, jende eta kultura aukera paregabea du. Paregabe bitxi. Abelzantza atakan utzita soro, baratza eta negutegien alorretakoetara goaztean.

Hona ona, gehien sortzen den landare-gaia inor gutxik asmatuko luke: luzerna edo alpapa, milioi erdi tona eskas. Beste ekoizpen garrantzitsuenak, tonaka: garagarra 440.000, garia 300.000, mahatsa 150.000, arta-alea 118.000, tomatea 110.000, arta-berdea 85.000 tona, brokulia 64.000, oloa 37.000, muxika 27.000, azalorea 21.000, sagarra 20.000, udarea 19.000ą

Hona onena: zein landare da lur gehien hartzen duena? Hau asmatzen errazxeagoa da: garagarra, 330.000 golde. Lur-puska ederrak dituzten beste landareak goldeka, hektarea-herenka: garia 220.000, mahatsondoa 70.000, aletarako artoa 46.000 eta berdetarakoak 28.000, oloa 25.000, ilarra 24.000, brokulia 16.500, ekilorea 12.000, almendrondoa 11.000ą

Hona ederra: nafarrek, azkar, nekazaritzan ere etengabe ikertu, garatu eta berritu: merkatuak eskatzen duena, eguneroko etekinak eta lurraren errespetuzko etorkizunaren arteko orekan: era logikoa, ekologikoa, gero eta zabalduagoa da eta kanpotar gehienen inbiri: mahatsa eta ardoa, olioa, barazkiak, fruta, laboreak, eztia, sendabelarrak, haziak, almendra, sagardoa, kontserbaką egiten dituzte 81.000 goldetan 648 nekazarik.

Hona ederrenak: nekazariak, den-denak, geu bakoitzaren aparteko majera betetzeko ahaleginagatik: nafar ekonomian bigarren sektore garrantzitsuena izan eta ekologikoaren aldera bihurtzen ari direlako.

Bitxikeriak: zainzuriak baino letxu, espinaka, tipula, azalorea, brokulia eta kardu gehiago egiten da. Gehien hazten ari direnak, lur-sailez: arroza, zekalea, kalabazina, brokuli, piper berde, sagarrondoaą eta ekoizpenez: zerba, borraja, brokulia, romaneskua, mahatsa, olibak, sagarrondoaą

Bejondeiela lur horiei.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2029
 
azala2028

2030 zenbakia.
2006ko martxoaren 05a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia