Astekaria

 Kultura 

I. Eizagirre, A. Lizarralde: «Inguruneari ematen zaion garrantzia eman behar zaio pobreziari»

Irudia

Pilar Iparragirre


2030. alea
2006-03-05
alde 0    kontra 0

Zer gertatzen da Garapen Iraunkorrarekin?

Modan dago, ez da ordea moda. Azken urteotan zehar bere erabilera Lurreko bazter guztietara iristen joan da, baina ez da kontzeptuan sakondu. Horregatik saiatu gara kontzeptuak dituen esanahi eta ondorioak sakon aztertzen, uste baitugu gure planetaren geroa dagoela hor jokoan.

Zer egiten da gaizki?

Gure ustez, kontzeptuak dituen hiru alderdiak (sozial, ekonomiko eta ingurunezkoa) ez dira beti modu orekatuan aintzat hartzen. Aitzitik, sarri alderdirik otzanena bakarrik hartzen da aintzat, inguruneari eta biologiari dagokiona, gainerako alderdiak (munduaren botere egituren aldaketa, esaterako) bazter utzita.

Eta nolako azterketa eskatzen du kontzeptu horrek?

Garapen Iraunkorra behar bezala aztertuko bada, inguruneari ematen zaion garrantzi ber-bera eman behar zaio pobreziari, banandu ezineko tandema osatzen dutelako. Horrek, jakina, muga etikoak eta ekologikoak eskatzen ditu, eta, azken batean, munduan gaur egun nagusi den sistema sozio-ekonomikoaren aldaketa. Gauzak horrela, guk, lan honetan, Garapen Iraunkorrak dituen ondorio ekonomiko eta sozio-politikoei eman diegu lehentasuna, horiek baitira gutxien aipatzen direnak. Bestalde, liburuaren lehen atalean, Garapen Iraunkorraren aurrekariak aztertu ditugu: kontzeptua nola sortu zen, zein izan diren orain arteko bere historian mugarririk aipagarrienak eta hori guztia nola gauzatu den nazioartean, Europan eta Euskal Autonomia Erkidegoan.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2029
 
azala2028

2030 zenbakia.
2006ko martxoaren 05a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza