Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-03-05 -- 2030.zenb

Euskararen inguruko albiste laburrak



Puzzletek, puzzle teknologikoa

Elhuyar Fundazioak Puzzletek izeneko puzzle sorta aurkeztu berri du DVDan. 12 urtetik gorako gazteek 50 puzzletik gora dituzte ordenadore pantailan osatzeko. Puzzletek-ek jolasa eta informazioa uztartu ditu. Erabiltzaileak, puzzleak egiten ari den bitartean, batik bat energiaren inguruko azalpenak irakurri ahal izango ditu; hala nola energia motak, energiaren inguruko kontzeptuak fisikaren ikuspegitik eta energia elektrikoa lortzeko sistemak industria eta ingurumenaren ikuspegitik.


Euskarazko Hedabideen Topaketa-Mintegia Eibarren

Eibarko UEUren Markeskoa egoitzan Euskarazko Hedabideen Topaketa-Mintegia egingo dute martxoaren 25ean. Euskarazko hedabideen arteko ezagutza areagotzea eta hedabideon diagnosia egitea izango dira helburu nagusiak. Komunikazioaren edozein esparrutan, hau da prentsan, irratian, sarean edota telebistan lan egiten duten guztiei zuzendutako mintegia izango da. Izena emateko idatzi joseinazio.basterretxeaehu.es e-postara.


Fagorren eta Emunen arteko euskalduntzeko hitzarmena

Emun aholkularitza enpresak Fagor taldearekin 2006-2008 eperako Fagor euskalduntzeko hitzarmena sinatu berri du. Hitzarmena indarrean da 1998. urtetik. Aurkezpen ekitaldian izan ziren Juan Jose Ansoategi Fagorreko lehendakariordea eta Javier Gantxegi lehendakaria. Besteren artean, 1998tik hona egindako lorpen batzuk aipatu zituzten. Adibidez, euskararen erabilera bikoiztu egin da 98az geroztik (%17tik %35era 2005ean). Euskararen ezagutza berriz, %53tik %63ra igo dela adierazi zuten Fagorreko arduradunek.


Mikel Zalbide proposatu dute Patxi Altunaren tokia betetzeko

Jose Antonio Arana Martijak, Ana Toledok eta Henrike Knörrek Mikel Zalbide aurkeztu dute Patxi Altuna euskaltzain oso hil berriaren tokia hartzeko. Martxoko bilkuran ere hautagaiak aurkezteko aukera egongo da. Mikel Zalbide donostiarrak ingeniaritza ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean eta Elhuyar Kultur Elkartearen sortzaileetakoa izan zen. 1981. urteaz geroztik Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean ari da lanean Euskara Zerbitzuaren buru. 1983az geroztik euskaltzain urgazle da. Juan Mari Lekuonaren tokia hartzeko Bernardo Atxagarenaz gain besterik aurkeztu ez denez, martxoko bilkuran Atxagaren hautagaitzak gehiengo osoa lortzen badu idazle asteasuarra izango da euskaltzain berria.


Aginaga, errioko jarduerak eta bertako hiztegia

Jabier Pikabeak egin du Aginaga, errioko jarduerak eta bertako hiztegia izeneko lana. Usurbilgo (Gipuzkoa) Aginaga auzoak lotura handia du errioarekin eta hemendik 20-30 urtera ibaiari lotutako esapide asko galduko diren beldur, 300 hitzetik gorako hiztegia osatu du Pikabeak.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan