Astekaria

 Hiruko Txikian 

Campanades a morts

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2030. alea
2006-03-05
alde 0    kontra 0

Donibane Lohitzuneko Jai Alai frontoia izan genuen areto. Lluis Llachen kontzertua entzutera gindoazen, Itaka gogoan. Bere taldea ekarri zuen eta sonoa plantan ematen ari zela ez genion igarri ezer berezirik, ohiko kantuez egin zituen frogak. Arriagan eta Victoria Eugenian pilota partidak ematen ez diren bezalaxe, Jai Alairen musikarako desegokitasunaz jakitun, antolatzaileek -bertako ikastolakoek- Herriko Etxea behartu zuten egokitze lanak egitera, eta porlanezko hormen barnean oihal erraldoiez egin kuboaren barnean bildu ginen musikariak, kantaria eta entzuleak. Paperetik egin zuen Llachek aurkezpena euskaraz. Irabazi gintuen. Frantsesez jarraitu zuen beretik, irakurri gabe. Eta ordubeteko saioaren ostean, Gasteizko heriotza ezkilak ekarri zizkigun. Fraga. Hastapeneko akordetan Mozarten Requiema. Gogoan dut oraindik txelo jolearen soiltasun fina. Lluis Llach zutitu, ezker besoa belarrira hurbildu eta eskuz oratuta hasi zen baritonoaren zatia kantatzen. Bikain. Begiak itxi eta kantari klasikoaren erregistroaz gozatu ninduen, ateratzen zuen ahots kolorea edozein profesionalen parekoa baitzen. Geroko Campanades a Morts haren maketa genuen. Autoan entzuna dut askotan, baina gau hartako "assassins de raons, des vides..." oihu hura bezain latz inoiz ez diot entzun.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2029
 
azala2028

2030 zenbakia.
2006ko martxoaren 05a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia