Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-03-05 -- 2030.zenb

Daniel Udalaitz


CNTA akronimoa Centro Nacional de Tecnología y Seguridad Alimentaria-Laboratorio del Ebro erakundeari dagokio. Centros Tecnológicos de Navarra entitatearen parte da. San Adrianen dauka egoitza, eta bi hamarkada baino gehiagoko esperientzia nekazaritzako elikagaien sektorean ekarri zientifiko tekniko integralak egiten. Laborategien arloan, elikagaien industrian planteatzen den zeinahi behar analitikori erantzutea du helburu; besteak beste, produktuen kalitateko eta segurtasuneko espezifikazioen kontrola garantizatzeko. Jardun-eremu horrek alderdi hauek hartzen ditu: urak, mikrobiologia, enbaseak eta ingurumena, produktuaren kalitatea, aspektu fisiko-kimikoa eta bioteknologia. Bestalde, asistentzia teknikorako arloa ere badauka, transformazioko prozesuak optimizatzeko eta kalitatea segurtatzeko. CNTAren I+G arloan, xede hau dute: nekazaritzako elikagaien sektoreko eskari teknologikoak identifikatzea eta beharrei erantzuteko proiektuak eta ekintzak garatzen laguntzea. Ikerketaren eta zerbitzuen arloko enpresentzako eskaintza teknologikoan, sei departamentu dauzka, eta nekazaritzako elikagaien industriaren behar analitiko guztiak hartzen ditu kontuan: analisi fisiko-kimikoa, mikrobiologia, kalitatearen kontrola, enbaseak eta ingurumena, bioteknologia eta urak.



Puzzletek, puzzle teknologikoa

Elhuyar Fundazioak Puzzletek izeneko puzzle sorta aurkeztu berri du DVDan. 12 urtetik gorako gazteek 50 puzzletik gora dituzte ordenadore pantailan osatzeko. Puzzletek-ek jolasa eta informazioa uztartu ditu. Erabiltzaileak, puzzleak egiten ari den bitartean, batik bat energiaren inguruko azalpenak irakurri ahal izango ditu; hala nola energia motak, energiaren inguruko kontzeptuak fisikaren ikuspegitik eta energia elektrikoa lortzeko sistemak industria eta ingurumenaren ikuspegitik.


Euskarazko Hedabideen Topaketa-Mintegia Eibarren

Eibarko UEUren Markeskoa egoitzan Euskarazko Hedabideen Topaketa-Mintegia egingo dute martxoaren 25ean. Euskarazko hedabideen arteko ezagutza areagotzea eta hedabideon diagnosia egitea izango dira helburu nagusiak. Komunikazioaren edozein esparrutan, hau da prentsan, irratian, sarean edota telebistan lan egiten duten guztiei zuzendutako mintegia izango da. Izena emateko idatzi joseinazio.basterretxeaehu.es e-postara.


Fagorren eta Emunen arteko euskalduntzeko hitzarmena

Emun aholkularitza enpresak Fagor taldearekin 2006-2008 eperako Fagor euskalduntzeko hitzarmena sinatu berri du. Hitzarmena indarrean da 1998. urtetik. Aurkezpen ekitaldian izan ziren Juan Jose Ansoategi Fagorreko lehendakariordea eta Javier Gantxegi lehendakaria. Besteren artean, 1998tik hona egindako lorpen batzuk aipatu zituzten. Adibidez, euskararen erabilera bikoiztu egin da 98az geroztik (%17tik %35era 2005ean). Euskararen ezagutza berriz, %53tik %63ra igo dela adierazi zuten Fagorreko arduradunek.


Mikel Zalbide proposatu dute Patxi Altunaren tokia betetzeko

Jose Antonio Arana Martijak, Ana Toledok eta Henrike Knörrek Mikel Zalbide aurkeztu dute Patxi Altuna euskaltzain oso hil berriaren tokia hartzeko. Martxoko bilkuran ere hautagaiak aurkezteko aukera egongo da. Mikel Zalbide donostiarrak ingeniaritza ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean eta Elhuyar Kultur Elkartearen sortzaileetakoa izan zen. 1981. urteaz geroztik Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean ari da lanean Euskara Zerbitzuaren buru. 1983az geroztik euskaltzain urgazle da. Juan Mari Lekuonaren tokia hartzeko Bernardo Atxagarenaz gain besterik aurkeztu ez denez, martxoko bilkuran Atxagaren hautagaitzak gehiengo osoa lortzen badu idazle asteasuarra izango da euskaltzain berria.


Aginaga, errioko jarduerak eta bertako hiztegia

Jabier Pikabeak egin du Aginaga, errioko jarduerak eta bertako hiztegia izeneko lana. Usurbilgo (Gipuzkoa) Aginaga auzoak lotura handia du errioarekin eta hemendik 20-30 urtera ibaiari lotutako esapide asko galduko diren beldur, 300 hitzetik gorako hiztegia osatu du Pikabeak.

Nafarroa Bai-n (NABai) arazoak egon badaudela onartu du Aralarreko Nafarroako koordinatzaile Txentxo Jimenezek Berria-n otsailaren 26an egindako elkarrizketan. Hori bai, «ez dira oztopo mugiezinak». Orain arte ikusi diren arazo nagusienak, NABai 2007ko foru eta udal hauteskundeetara aurkeztea publiko egitearen unetik etorri dira eta batez ere EAk jarritako arazoak izan dira, besteak beste, EAko nazio mailako zuzendaritzak argi ikusten duelako NABai Espainiako hauteskunde nagusietara aurkeztea, baina ez horren argi Nafarroako Legebiltzarrera aurkeztearena. Horrez gain, argi dago NABai-ren baitan badela Aralar eta EAren arteko lidergo borroka; zerrenden osaketa beti bada korapilotsua, halako koalizio batean are gehiago.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan