Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-08 11:40:50
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
  • Hasiera >
  • Gaiak >
  • Sareko Argia goitik behera berriturik dator

2006-02-26 -- 2029.zenb

Sareko Argia goitik behera berriturik dator

Elisabeth Pombo

Interneten, beste edozein mediotan baino gehiago, garai berrietara egokitu beharra dago, etengabe gainera. 1997. urteaz geroztik, eduki berriak eta proiektu desberdinak garatu ditu ARGIAk Interneten. Baina landutako produktuak eta antolatutako zerbitzuak duela bederatzi urte aurreikusi ezinezkoak zirenez, orain arteko egiturak nekez egin ziezaiokeen aurre behar berriei. Horregatik 2005ean aldaketa sakonari ekin zitzaion. Baina martxoaren 3an aurkeztuko dena, aldaketa estetikoa edo teknikoa baino zerbait gehiago da, nabigatzaileak hainbat berrikuntza topatuko baititu www.argia.com berrian eta ARGIAko harpidedunek abantaila ugariz gozatzeko aukera izango dute.


Harpidedunen Gunea

Aldaketa hauek guztiak egiteko orduan nabigatzailea oso gogoan izan bada, are gehiago ARGIA astekariko harpideduna. Internetekoa, harpidedunekiko urrats bat gehiago da, ARGIAharpidedunekiko harremanetan egiten ari den ahaleginen artean. Helburu nagusia harpidedunen beharrak ezagutu, berauetara egokitu eta haien iritzia entzutea da eta horretarako Interneti dagokionez, aurrerantzean harpidedunek euren gunea izango dute www.argia.com/gunea helbidean. Bertan harpidedunen informazioa kontsultatu eta iradokizunak irakurri eta bidali ahal izango dituzue eta astero bost zozketatan parte harteko aukera izango duzue. Jada harpidedun bakoitzari etxera txartel bat bidali zaizue. Bertan, zuen izen eta abizenarekin batera gakoa aurkitzen da. Izen-abizen eta gakoaren konbinaketak Harpidedunen Gunera sartzea ahalbidetuko du. Baina gako horrek erabilera gehiago ere izango ditu, denda elektronikoan ere erabili ahal izango baita, ARGIAko produktuak prezio berezian erosi ahal izateko.


Gizarte osoa gogoan

Hainbat hobekuntzen artean, SAREKO ARGIAko web orriak osatzeko modua aldatu da (ikus koadroa). Web gunea hiritar orok kontsultatu ahal izango du SAREKO ARGIAk eginiko aldaketa teknikoei esker. Hau da, ezintasun fisikoak dituzten pertsonengana ere iritsiko da. Hala, Sareko Argiak gero eta publiko zabalagoarengana heltzeko apustua egin du World Wide Web Consortium (W3C) erakundearen irizpideak jarraituz (www.w3.org).

Web gunea erabiltzeko errazago izan dadin ere saiakera handia egin da, nabigatzaileak nahi duena erraz topa dezan eta gal ez dadin. Hartzailearekiko interaktibitatea bultzatzea eta dokumentazio zerbitzu hobea eskaintzea izan dira beste bi helburu. Internautek albiste eta iritziei erantzuteko aukera izango dute eta albisteak gaiarekin zerikusia duten eta aurreko egunetan argitaratu diren beste albiste batzuekin erlazionatuko dira. Hala, jada Euskal Kulturaren Harirekin betetzen den dokumentazio lana hobetu nahi da, informazio datu base txukunagoa gizarte osoaren eskura jarriz.


Bloka

Blogek eskaintzen dituzten aukerak eta berauen filosofia ere barneratu ditu SAREKO ARGIAk bere egiturara. Hain zuzen ere, neurrira egindako teknologia erabiliko duen bertsolaritzaren inguruko Gari alea bloka da beste berrikuntza. Koaderno edo blok itxurako horretan, bertsoak entzuteko, irakurtzeko edo eskatzeko aukera izango du erabiltzaileak Estitxu Eizagirre ARGIAko kazetariaren eskutik. Baita bertsolaritzari buruzko albisteak edo iritzia jasotzeko ere.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan