Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-02-26 -- 2029.zenb

Daniel Udalaitz


vación Tecnológica de Automoción de Navarra erakundeari dagokio. Iruñeko Tajonar kalean dauka egoitza. Centros Tecnológicos de Navarra entitatearen parte da eta bertan partizipatzen dute Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Nafarroako Unibertsitateak eta berrikuntzan laguntzen duten beste erakunde batzuek. CITEANen egitekoa da ikerketa, garapen eta berrikuntzako behar eta espektatiba teknologikoak asetzea automobilgintzako enpresetan, unibertsitateetan eta beste erakunde batzuetan. Jardun-lerro hauek dauzka: iraunkortasuna eta nekea; piezen, osagaien, sistemen eta automobil osoaren zinematika eta dinamika; diseinua eta analisi estrukturala nahiz termiko estrukturala; akustika eta bibrazioak. Jardun-lerro horien barruan, espezializazio hauek dauzka: xasisa (esekidura, direkzioa, frenoak, ardatzak), ihesak, eserlekuak, 3.000 kg bitarteko pisu gordineko ibilgailuak eta 200 km/h-ko lastertasun maximoa. CITEANen ikerketako eta zerbitzuetako eskaintza teknologikoan, alderdi hauek ageri dira: diseinuko ingeniaritza eta simulazio birtuala, ibilgailu osoaren edo ibilgailuen osagaien entsegu-laborategia, probako pistetarako ekipamendua, I+G bulegoak, materialak, mekatronika eta zaintza estrategikoa.



Espainiako Lozoya saria irabazi du Jone Miren Hernandezek

Lozoya sariak Espainian antropologian ematen diren saririk garrantzitsuenak dira. Jone Miren Hernandezek Euskara, comunidad e identidad. Elementos de transmisión, elementos de transgresión doktorego tesiari esker irabazi du saria. Familian eta familiaren inguruan euskararen transmisioa aztertu du eta adibidetzat Lasarte-Oria herria hartu du. Aste honetatik aurrera, euskadi.net/hizkunea web gunean, Hernandezek transmisioaren inguruan idatzitako artikulu bat (Transmisioa berriro hausnartzen. Etnografiatik abiatuta zenbait proposamen) irakurri ahal izango da.


XX. mendeko euskarazko prentsako edukiak sarean

Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Susa argitaletxeari esker, www.hemeroketa.com web gunean XX. mendeko hainbat agerkaritako euskarazko orriak jarri dituzte. Web gune horren nahia Euskal Herriko egunerokoetan eta aldizkako agerkarietan XIX. mendetik aurrera argitaratutako euskarazko edukiak sarean jartzea da. Oraingoz Euzkadi egunkariko euskarazko orriak (1931-1937), El Día egunkariko euskarazko orriak (1930-1936), Argia aldizkaria (1921-1936) eta Eskualdun ona aldizkaria (1904-1907) jarri dituzte sarean.


EIZIEk urte eta erdiz proba egingo du Itzul Baitaren oinarriak jartzeko

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien Elkarteak 18 hilabetez Itzul Baita erakundea sortzeko probaldia egingo du. Joseba Ossa, elkarteko lehendakaria, erakunde horren ezaugarri batzuk zehazten saiatu zen Gasteizen elkarteak egin berri duen batzar nagusian: egoitza toki fisikoan izatea onena litzatekeela aurreratu du, baina birtuala ere izan daitekeela. Autonomoa izan eta bekak sortu ahalko ditu, literatura itzulpengintzaz gain, ikus-entzunezkoetan ere arituko litzateke erakunde berria. Azken finean, EIZIE elkarte profesional bihurtuko litzateke; aholkularitza juridikoa, lan baldintzak eta antzeko gaiak jorratu ahal izango lituzke.


Eusko Jaurlaritza epaitegietara

Hezkuntzako hizkuntz ereduen sistema aldatzen ez badu, Eusko Jaurlaritza epaitegietara eramango duela adierazi du Euskal Herriak Bere Eskolak taldeak. Jaurlaritzak adierazia du datorren urtera arte ez duela aldaketarik aurreikusita.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan