Astekaria

 Txandan 

"Asteasuko casheroa" (sic)

Juan Ramon Makuso

Juan Ramon Makuso


2029. alea
2006-02-26
alde 0    kontra 0

Ahaztuta neuzkan horrelako adierazpenak. Eta egia esan, pena, atsekabea, sentitu nuen berriro horrelakoak entzun behar izateak. Kasu honetan, gainera, ikusi eta entzun nituelako, txoritxoaren moko txikitik. Niretzat, esaldia, iragana da, iragana irudikatzen baitute hitza horiek nire baitan, deją vu bat dira. Antza, nonbait, ez da horrelakorik gertatzen. Beste mende batean bizitzeak ez du inolako eraginik izan gure artean, iraganaren konplexuak, mamu baten modura berpizten baitira. Aurrerakuntza eta aurrerapenak Ilustrazioak iragarri zituen, edo behintzat asmo horiek izan zituen. Baina gurean ez, nahiz eta Euskal Herrian Ilustrazioak izan dituen adibide onak, Elhuyar anaiak kasu. Gurean iraganak gehiegizko zama dauka, edo agian erosoago gaude iraganean. Badirudi oraindik ez dugula geureganatu gure zelaietatik metak desagertu direla eta metafora bat baino ez direla. Metak bola bihurtu direla eta belatzeetan metamorfosi bat, itxuraldaketa bat eman dela. Asteasun, Jose Irazuk idazteari ekin zion egun batean. Eta Jesus Mari Irazuk filosofia ikastea pentsatu zuen. Eta orokorrean asteasuarrek nahi dutena egin dute. Adibidez, orain judoa egiten dute.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2028
 
azala2027

2029 zenbakia.
2006ko otsailaren 26a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia