Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-02-26 -- 2029.zenb

Aldaketa

Joxe Mari Ostolaza

Larririk, ez. Talenturik ezaz, sekulako ahalmena dugu betikotan kukutzeko, irakatsi dizkigutenak oinarri, gureetan aplikatzeko propioak bailiran. Pasaiako Don Bosco eskola. Gu, hamabost urteko gazteak. Bertako nagusiak, gure onerako noski lagun minak ginen hiru Joxemariri, Uria, Labaka, eta ni neu, elkarrekin ibiltzea debekatu zigun. Patioan, errekreoan han ibiltzen ziren bere mendeko irakasleak gure ondoan nagusiaren agindua bete zedin. Hain gogokoa genuen ogitartekoen zatiak trukatzea ere oihuka eragotziko zigun morroirik ez genuen falta. Beti ezkutuan ibili behar. Salbuespena, eskubaloian eta futbolean egin behar genuenean egiten zuten, eskolaren ohorea jokoan baitzegoen. Lehiaketa ofizialetan parte hartzean, orok balio zuen eta gu pozik. Bazekiten gu gabe talde haiek ez zirela talde. Ez dugu deus aitzinatu. Batasunakoak, hegazti gripedunak bailiran ezin ditugu laguntzat hartu. Gizartearen onerako, hobe dugu holako laguna ukatu eta bakartzea. Hori bete ezean, zigortuko gaituzten mehatxua dugu gainean. Fraile haiekin ikasitakoak ditugu egungo agintariak, menpeko ikasletzat hartzen gaituzten hauek. Beren ohorerako, gure onerako noski, behar baldin bagintuzkete, guztiak jokora bildu eta zelaia, baloia eta epaileak eskainiko lizkigukete lotsarik gabe. Baldintza horietan bai, Batasunak ere normal bizitzea bidezkoa luke.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan