Astekaria

 Hiruko Txikian 

Terroristaren

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2028. alea
2006-02-19
alde 0    kontra 0

Xerka joan zitzaizkion izu sortzaile armadunak etxera. Bortxaz zangoz goiti altxatu zioten zola, zeren bila zebiltzala jakin ez zekiela. Gizona atzeman zuten eta atxilo eraman. Kantaria kartzelaratu zuten. "Goizian argi hastian, nere leihoà". Pello Serbielle libratu dute. Bere hitzetan, inoiz ez omen zuten artista preso ematea lortu, bere espiritua ez omen zioten bahitu. Suertekoa bera. Nik ezagutu ditudan kantari onak eta kantugileak preso, beren talentuak ere han zituzten nahiz eta ez ziren beren talentuen preso. Maiz kantatzen genuen elkarrekin, "eta poeta eta poeta ixilik gelditu da beldurrak eraginda...". Arratsak genituen gustuko kantatzeko orduan. Borobilean jarrita ematen genituen kantuak harmonia tristetan, baina afinazio txukunean. Berrikitan jakin dut Clairvauxekoan aita semea eta emakume laguna aritu direla kantuz bisitan. Eta matonak ea noiz etorriko ziren berriz galdezka, holako kontzertuak urririk entzutea ez baita ohikoa beren mundutan. Ahots horien tripek dituzte harritzen, milaka kilometroak egin eta seme eta lagunarekin kantuz hartzeko talentua duten barren horiek. Ez dituzten arma horien jeloskor dira, maitasunezko adierazpen horien egarri ditugu. "Ai poeta, ai poeta, gogorra izango da hiretzat askatasun eguna". Ongi etorria gurera Pello.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2027
 
azala2026

2028 zenbakia.
2006ko otsailaren 19a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia