Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-02-19 -- 2028.zenb

artikulu nagusira itzuli
Euskarazkoaren hastapenak


Euskarazko bikoizketa 80ko hamarkadan heldu zen euskal telebistarekin batera. Sortzera zihoan euskarazko telebista batean lan egiteko, euskaraz ongi moldatzen ziren pertsonak bilatzen zituzten.



Donostiako Prim kalean zegoen Irrati Telebista Eskolan ikasi zuen hainbatek, artean telebista sortu gabe zegoela. Kataluniatik heldu ziren bikoizketaren profesionalek irakatsi zieten bikoizketaren ofizioa eta laster hasi ziren lanean.



Ez zen lan makala izan nazioarteko ikus-entzunezko merkatuan lehenengo produktuak erosi ahal izatea. Bulgariako marrazki bizidun batzuk izan omen ziren aurrenak. Geroago TV3 kate kataluniarrarekin egindako hitzarmenari esker, Dallas erosi ahal izan zuten, besteak beste. Hala, kate berriarentzat erreserban gordetzeko materiala pilatzen hasi ziren.



Guztia zegoen egiteko eta gelditu gabe lan egin behar izan zuten hamarkada hartan bikoizketan hasi berri ziren haiek, Euskal Telebista, batez ere, kanpo produkzioaz hornitzen baitzen eta batez ere entretenimendu saioez.



Luze gabe, ekimen pribatuaren esku geratu zen bikoizketa. Euskal Herrian ireki zen lehen bikoizketa etxea Irusoin izan zen, Eresoinka izenez 1982an. Bigarrena, egungo K-2000 izan zen, Galdakao Estudios izenez hau, 1983an. Beranduago, 1985ean, Edertrack sortu zen, Galdakao Estudiosen gertatu zatiketaren ondorioz.



Egun, 2004ko uztailaz geroztik, Edertrack eta Irusoin batu egin dira bikoizketa lanak egiteko eta Mixer Producciones Audiovisuales S.L. izenpean sinatzen dituzte alor honetan egiten dituzten lanak. Eurak dira egun ETBren hornitzaile nagusia orain bi urte irabazi zuten lizitazio bati esker, nahiz eta K-2000k eta Rec grabaketa estudioek ere egiten dituzten gauza bakan batzuk.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan