Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-02-19 -- 2028.zenb

Joxe Mari Ostolaza

Xerka joan zitzaizkion izu sortzaile armadunak etxera. Bortxaz zangoz goiti altxatu zioten zola, zeren bila zebiltzala jakin ez zekiela. Gizona atzeman zuten eta atxilo eraman. Kantaria kartzelaratu zuten. "Goizian argi hastian, nere leihoā". Pello Serbielle libratu dute. Bere hitzetan, inoiz ez omen zuten artista preso ematea lortu, bere espiritua ez omen zioten bahitu. Suertekoa bera. Nik ezagutu ditudan kantari onak eta kantugileak preso, beren talentuak ere han zituzten nahiz eta ez ziren beren talentuen preso. Maiz kantatzen genuen elkarrekin, "eta poeta eta poeta ixilik gelditu da beldurrak eraginda...". Arratsak genituen gustuko kantatzeko orduan. Borobilean jarrita ematen genituen kantuak harmonia tristetan, baina afinazio txukunean. Berrikitan jakin dut Clairvauxekoan aita semea eta emakume laguna aritu direla kantuz bisitan. Eta matonak ea noiz etorriko ziren berriz galdezka, holako kontzertuak urririk entzutea ez baita ohikoa beren mundutan. Ahots horien tripek dituzte harritzen, milaka kilometroak egin eta seme eta lagunarekin kantuz hartzeko talentua duten barren horiek. Ez dituzten arma horien jeloskor dira, maitasunezko adierazpen horien egarri ditugu. "Ai poeta, ai poeta, gogorra izango da hiretzat askatasun eguna". Ongi etorria gurera Pello.

hemeroteka

2027. zenbakia | 2006-02-12
2026. zenbakia | 2006-02-05
2025. zenbakia | 2006-01-29
2024. zenbakia | 2006-01-22
2023. zenbakia | 2006-01-15
2022. zenbakia | 2006-01-08
2021. zenbakia | 2005-12-25
2020. zenbakia | 2005-12-18
2019. zenbakia | 2005-12-11
2018. zenbakia | 2005-12-04

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan