Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-02-12 -- 2027.zenb

Hitz bitan


Gotzon Barandiaranek hitzok izkiriatu zituen Berrian: «Irakurlea izaki inteligentetzat hartzen duen kritika behar dugu (...) Egileari elkarrizketa egitea liburua ezagutarazteko modua da (egilea ezagutarazteko bitartekoa ez denean) ez da kritika; liburuaren laburpena egitea edota editoreak bidalitako testua dagoenean ateratzea hedapena edota promozioa izan daitezke baina ez dira kritika. Horiek guztiak, liburuek salerosketarako produktu legez duten balioarekin dute harreman zuzena, bereiz ditzagun literaturatik».

Anarik adierazpen hauek egin zizkion Xirikari: «Atzera begira jartzean, konturatzen naiz melodiak ez direla zaharkitzen, abestien letrak aldiz bai. Badira zenbait letra jada ez ditudanak sinesten; ez nituzke berriro idatziko. (...) Beste batzuk, ordea, mantentzen dira».

Unai Iturriagak Ukri esanak: «Badago jende bat zeozergatik ez jakona gustaten bertsolaritza hartzen dabilen bide konkretu bat. ćHau ez da bertsolaritzaĆ hori jende moderno askoren barruan dago, ez dabe gustoko bertsolariek okupaten daben espazio barri hau. Bertsolariak, lehen, figura interesanteak ziran literarioki-eta, irudi mitikoa eukien, txapela sagardotegietan eta abar. Jakina, jende arrunta garanean, emoten dau jendeari ez jakola gustaten. Bertsolari ez-jakina ondo dago, baina bertsolaria eta gainera ondo idatzi ere bai... 'Ea lekua kendu behar deuskuen...'. Uste dot hori ere badagoala».

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan