Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-02-12 -- 2027.zenb

Katixa Garate


Komiki ezagunak Gasteizen

Zipi eta Zape bikiak, Superlópez, Sacarino mandatu mutila, Carpanta eskalea, Pepe Gotera eta Otilio langileak, Mortadelo eta Filemón TIAko agenteak... pertsonaia ezagunak izango dira askorentzat. Gazte edota ez hain gazte zirenekoak. Guztiak 1986an ateak itxi zituen Kataluniako Bruguera argitaletxearen komiki liburuxketako tiratako protagonista izan ziren. Bartzelonako CCCB zentroak erakusketa osatu du argitaletxearen inguruan eta orain Gasteizko Montehermoso kulturunean dago ikusgai. Bost urte behar izan dituzte Carles Santamaria eta Jaume Vidal komisarioek material guztia pilatzeko. Liburuxkak ez ezik, orrialde originalak ere ikus daitezke, martxoaren 12a arte.


Industriaren Museoa Portugaleten

Bizkaiko industria iraganaren patrimonioa ahaztu ez dadin, zabaldu dute Rialia, Industriaren Museoa, Portugaleten (Bizkaia). 1.105 metro koadroko eremua du erakusketerako, sei solairutan banatuta. Lehen erakusketa paratu dute dagoeneko: Hiru begirada paisaia baten gainean: gizakia, burdina eta itsasadarra. Ibaizabal ibaia da erakusketaren ardatza eta zonaldeak XIX. eta XX. mendeetan izandako eraldaketa islatzen du. Lehen solairuan Bizkaiko Labe Garaien maketa bat jarri dute. Bigarrena garai horretan protagonista izandako emakume eta gizonei eskainia dago: haien bizi baldintzak, sortu zituzten giza mugimenduak, haiek erabilitako lan tresnak... Hirugarren solairuan siderurgian sakondu dute eta laugarrenean Ibaizabali jarri diote arreta.


Ekintza gehiago Batek Milaren baitan

Batek mila egitasmoa abiatu zuen Euskal Kultur Erakundeak iaz. Aurtengo ekintza andana antolatu ditu EKEk, Batek Milaren haritik. Praktika kulturalak eta nortasun kolektiboak Euskal Herrian zein diren neurtzeko inkesta egin zuen iaz eta haren arabera, Iparraldeko biztanle elebidunen erdiak ez zuen ezer ere irakurtzen euskaraz. Hori irauli nahian, hainbat irakurketa saio, hitzaldi eta argitalpen antolatuko ditu EKEk. Andoni Egañak hitzaldia eskainiko du martxoaren 7an Ustaritzen, Kirmen Uriberen liburu bat frantsesera itzuliko dute... Bestetik, Nafarroa Behereko ahozko ondarea biltzeko egitasmoa abiatuko dute eta azaroan Euskal Antzerkiaren Topaketak egingo dituzte.


Musika elektroakustikoaren hitzordua

Teknologia berrienekin egindako musika, bideosorkuntza eta performanceez gozatzeko aukera izango da Gasteizko Sinkro jaialdian, hilaren 23a bitarte. Gasteizko Musika Elektroakustikoko Laborategiak antolatutako jaialdi honetan, emanaldi andana izango da Gasteizko Montehermoso kulturunean, Jesus Guridi musika kontserbatorioan eta Artiumen. Otsailaren 9an Kataluniako E-moon bikotea arituko da zuzenean, 15ean Hego Amerikako hainbat jaialditan saritutako bideosorkuntzak proiektatuko dituzte, 17an Stefano Scarani artista italiarrak eskainiko du ikuskizuna, 20an Ensemble Espacio Sinkroren txanda izango da eta 23an Garth Knox biola joleak itxiko du jaialdia. Horiez gain, hitzaldiak, tailerrak eta erakusketak apailatu dituzte.


Ipuin Eskola Mikelazulon

Ekainaren 2a bitarte, larunbatero, 11:00etatik 13:00etara, ipuin kontalaritzaz jardungo dute Errenteriako (Gipuzkoa) Mikelazulo elkartean, Joxe Mari Carrereren eskutik. Ipuinak kontatzen ikasteaz gain, ipuin kontaketa sustatu eta aldarrikatzea du xede Eskolak.


Arte Eszenikoen Azoken Koordinakundea

Espainiako Estatuko arte eszenikoen hamar azokek indarrak batu dituzte haien arteko koordinazioa, komunikazioa eta lankidetza sustatzeko. Egoitza Tàrregan (Lleida) paratu dute. Besteak beste, FETEN (Xixon), Galiziako Antzerki Azoka, Madrileko Arte Eszenikoen Azoka, Tarregako Kale Antzerki Azoka eta Leioako Umore Azoka batu dira.


Zinema pobrea Iruñean

Dokumental sorta mamitsua eskaintzen ari da otsaileko ostegunetan Iruñeko Eguzki Bideoak taldea. 9an Patricio Guzmánen El caso Pinochet ikusi ahal izango da, 16an Kataluniako ACS telebistak egindako Precariopolis 1 eta 23an Israeleko armadako frankotiratzaileez diharduen One Shot. Emanaldiak 20:00etan izango dira Iruñeko Kalaska gunean.


Aitor Arana idazle legazpiarrak Donostia Hiria saria jaso du antzerki atalean, Editorea obrarekin. Editoreen botere gehiegikeria salatzen du Aranak bertan. Ipuin atalean, aldiz, Xabier Etxaniz Rojo gailendu da. Marrazkiak narrazioari esker eskuratu du saria.

Alex de la Iglesiak El Código film laburra paratu du Interneten, Notodofilmfest.com sareko jaialdiaren baitan. Laburra Leonardo Da Vinciri eginiko elkarrizketa xelebrea da. Bertan Da Vincik kodigo famatuaren benetako istorioa kontatzen du. Irabazleak martxoaren 7an jakinaraziko ditu jaialdiak.

Biarritz baletak ikuskizun berria apailatu du: Don Juan, W. A. Mozart eta C. W. Glucken musika eta Thierry Malandainek egindako koreografia duen obra. Otsailaren 25 eta 26an ikusi ahal izango da estreinakoz, Biarrizko Gare du Midin.

Fermin Muguruzak bakarkako laugarren diskoa grabatu berri du Kingstonen, Jamaikan, Bob Marleyren oinordekoen estudioan. Diskoa grabatzeko Euskal Herriko eta Jamaikako musikariak izan ditu lagun, Xabi Solano trikitian, Xabi Pery gitarran, Rita Marley kantuan... Udaberrian izango da diskoa kalean.


Gotzon Barandiaranek hitzok izkiriatu zituen Berrian: «Irakurlea izaki inteligentetzat hartzen duen kritika behar dugu (...) Egileari elkarrizketa egitea liburua ezagutarazteko modua da (egilea ezagutarazteko bitartekoa ez denean) ez da kritika; liburuaren laburpena egitea edota editoreak bidalitako testua dagoenean ateratzea hedapena edota promozioa izan daitezke baina ez dira kritika. Horiek guztiak, liburuek salerosketarako produktu legez duten balioarekin dute harreman zuzena, bereiz ditzagun literaturatik».

Anarik adierazpen hauek egin zizkion Xirikari: «Atzera begira jartzean, konturatzen naiz melodiak ez direla zaharkitzen, abestien letrak aldiz bai. Badira zenbait letra jada ez ditudanak sinesten; ez nituzke berriro idatziko. (...) Beste batzuk, ordea, mantentzen dira».

Unai Iturriagak Ukri esanak: «Badago jende bat zeozergatik ez jakona gustaten bertsolaritza hartzen dabilen bide konkretu bat. æHau ez da bertsolaritzaÆ hori jende moderno askoren barruan dago, ez dabe gustoko bertsolariek okupaten daben espazio barri hau. Bertsolariak, lehen, figura interesanteak ziran literarioki-eta, irudi mitikoa eukien, txapela sagardotegietan eta abar. Jakina, jende arrunta garanean, emoten dau jendeari ez jakola gustaten. Bertsolari ez-jakina ondo dago, baina bertsolaria eta gainera ondo idatzi ere bai... 'Ea lekua kendu behar deuskuen...'. Uste dot hori ere badagoala».

hemeroteka

2026. zenbakia | 2006-02-05
2025. zenbakia | 2006-01-29

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan