Euskaltzain oso gehiago izateko aukera
Andres Urrutia euskaltzainburuak urtebete pasatxo darama kargu horretan. Behin eta berriz adierazi izan du Euskaltzaindiara euskalgintzako hainbat eragile erakartzea dela Euskaltzaindiaren helburuetarako bat. Bide horretan eman du azken pausoa. Euskaltzaindiaren egitura aldatzeko, estatutuaren aldaketa proposatu dute Euskaltzaindiako kideek eta baita onartu ere. Aldaketa burutuko balitz (Espainiako Kultura Ministerioaren esku dago orain) 75 urtetik gorako euskaltzain osoak euskaltzain supernumerario emeritu izango lirateke eta beste hainbeste euskaltzain oso izendatuko lituzkete. 75 urtetik gorako bost euskaltzain oso daude. Bestalde, ez litzateke derrigorra 24 euskaltzain oso izatea, gehienez 32 izateko aukera legoke. Ateak zabalik dituzte itzultzaileek, musikariek, ingeniariek...
Bai eskolak euskalduntzeari! kanpaina abian da
Hamabost gizarte eragilek bat egin dute eskolak euskalduntzeko aldarria egiteko. Eskaria ozen entzun dadin, maiatza artean sinadura bilketak egingo dituzte Euskal Herrian zehar, eta ondoren, hizkuntza eta hezkuntza arduradunei aurkeztuko dizkiete. Euskal Herriko hezkuntza sistemek hiru ikasletik bi ez dituztela euskalduntzen diote ekimenaren arduradunek. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak berriz, iaz egindako neurketen emaitzen ondorioz, hizkuntza ereduen aldaketa 2007an erabakiko dela adierazia du. Kanpaina sustatu duten eragileak honakoak dira: AEK, Euskal Herriak Bere Eskolak, Euskal Herrian Euskaraz, Euskal Irratiak, Euskal Konfederazioa, Kontseilua, IKA, Ikas, LAB, Oinarriak, Sortzen Ikasbatuaz, Topagunea eta Udako Euskal Unibertsitatea.
Ezker Abertzaleak proposatutako hizkuntza politikaren kontra
Eusko Legebiltzarrean Ezker Abertzalea taldeak hizkuntza politika berria abian jartzeko legez besteko proposamena egin berri du. Alderdi guztiek aurkako botoa eman dute (Aralar abstenitu egin da). Ezker Abertzalearen ustez, Euskal Herriko hizkuntza politika ereduak agortuta daude. EAJk Ezker Abertzaleak egindako diagnostikoa ez zuen ontzat hartu. EAk berriz, legea agortuta dagoela esatea gehiegi dela iritzi dio. PSE-EEak eredua agortua dela onartu zuen, baina hizkuntza gutxitu baten pozoi nagusia inposizioa dela azpimarratu zuen. PPk aldiz, akatsak konpontzeko prest zegoela esan zuen, baina ez herri elebakar eta baztertzailea lortzeko. Aralar ez zen ados diagnostikoarekin, nahiz eta proposamenaren atzean egon daitekeen espirituarekin bat egin lezakeen.
Daniel Udalaitz
CEMITEC akronimoa Centro Multidisciplinar de Innovación y Tecnología de Navarra erakundeari dagokio. Centros Tecnológicos de Navarra entitatearen parte da, zeinetan partizipatzen baitute, halaber, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Nafarroako Unibertsitateak eta berrikuntzan laguntzen duten beste erakunde batzuek. CEMITECek Noainen dauka egoitza, eta industriara bideratua du jarduna: ikerketako eta garapen teknologikoko proiektuak (I+GT) egiten ditu enpresentzat. Zerbitzu teknologikoak eskaintzen dizkie, eta orobat prestakuntza espezializatua, zabalkundea eta aholkularitza teknologikoa.
Nafarroako zentro horrek, kolaboraziozko I+GT proiektuen bitartez, teknologia transferitzen du, enpresen maila teknologikoa eta lehiakortasuna goratzeko asmoz. Bestalde, etengabe aritzen da zaintza teknologikoan, eta orobat bakarkako ikerketako proiektuetan nahiz beste zentro teknologiko batzuekin eta unibertsitateekin kolaboratuz egiten dituenetan, eta horrela lortzen du diferentzial teknologikoa, Nafarroako ehun industrialari buruz. CEMITECen teknologien kartera mekatronikari buruzko hiru diziplina handiren inguruan egituratua dago: materialak, mekanika eta elektronika.
Jose Antonio Ardanza lehendakari ohiaren Urdaibaiko txaletari buruz galdetu diote Esther Larrañaga Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro eta Lurralde Antolaketa sailburuari (EA) El Paíseko elkarrizketa batean, eta honek erantzun du Arteagako udalak legeak dioena bete beharko lukeela. Orain arte auzi hau geldi dago, Arteagako udalak jarritako helegitea medio auzia oraindik epaitegietan delako. Auziari buruz orain arte emandako ebazpenak maiatzean preskribituko luke.