Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-02-05 -- 2026.zenb

Makina bat kontu

Joxerra Aizpurua


Balea adarbakarraren misterioa argitua

Balea adarbakarraren edo narbalaren adarraren zergatia argitu du Harvard-eko Hortz Medikuntza Eskolan biomaterialen ikerlari den Martin Nweeia-k.

Narbalak bi metro eta erdiko adarra du. Adar hau goiko matraila hezurretik ateratzen den betagina da; zulagailuen barauts gisa hazten da eta ar gehienek eta zenbait emek dute.

Narbalak lau metro eta erdiko luzera du eta tona bateko pisua eta adarra akats genetikoaren ondorio dela pentsatu izan da.

Nweeia ikerlariak aurkitu du, narbalaren hortzak sentsore hidrodinamikoaren ahalmena duela. Betaginaren erdiko nerbiotik gainazalera hamar milioi nerbio-konexio doaz, eta zurrun eta gogor itxura badu ere, oso mintz sentikorra da: uraren tenperatura, presio, gatz maila eta partikula jangarrien kopurua detektatzeko gai da.

Adarraren konposizioa eta erabilgarritasuna aurkitu ondoren, ikerlariek ezin izan dute beste galdera honen erantzunik aurkitu: zergatik itxura berezi hori?

Berehala ikusi dira aurkikuntzak dituen aplikazio praktikoak. Kontuan hartuz betagina 30 zentimetro higi daitekeela edozein norabidetan eta apurtu gabe, badirudi oso material aproposa dela hortzen berreskuraketa alorrean.


Langosta multzo handiak

Duela 3 eta 5 milioi urte artean, Afrikako mendebaldetik milioika langosta abiatu ziren itsasoan zehar eta horietako batzuk Amerikara ailegatu ziren. Langostek ez dute bidaia luzeetarako behar den gantza metatzerik; nola bada, Afrikatik Amerikarako jauzia? Toronto, Arizona, Maryland eta Cornell-eko unibertsitateko eta AEBetako Nekazaritza Departamentuko ikerlariek aspaldiko galdera honi erantzuna eman diote.

Bi arrazoi azaldu dituzte: batetik, kontuan hartuz milioika langosta abiatu zirela, horietako asko hil egin ziren, baina hil ahala multzotan elkartu egiten ziren aire-alfonbrak osatuz eta multzo hauetan langosta indartsuenek atseden hartu eta hilotzak jaten zituzten; bestetik, ez da saihesten langosta oso indartsu batzuek haizearen laguntzaz eta ezagutzen ez diren beste bitarteko batzuen eraginez bidaia osoa egin ahal izatea.

Altuera handietan dagoen haizeen eragina ezinbestekoa da langostak ain urrun iristeko, eta horren froga 1998. urtean Afrikatik Karibera joandako langosten bidaiaren datuak ditugu.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan