Astekaria

 Hiruko Txikian 

Danborradak

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2026. alea
2006-02-05
alde 0    kontra 0

Bakarra baino gehiago. Ezagutu ditugu garai eskasagoak, zeinetan parte-hartzea labelaren araberakoa izaten zen. Murritza oso. Bizi-inguru orotan zeuden botere-guneak eta haietara hurbiltzeko sekulakoak eta bi egiten zituzten giza-sugeek. Hauek, labeldunek utzi papurrez bazkatzen zirenak, han egoten ziren entsaioetan nor erituko zain hura ordezkatzeko. Negarrez ere ikusia dut bat, ordezkatua baino berrogei bat kilo gutxiago zena, uniformea bere neurrira ekartzea jabeak debekatu, eta asmatu ezinik jo eta ia erotu zena. Haurretan, Sansebastian egunaren eguerdian ateratzen zen bakarra Euskal Bilera zela uste dut. Izenetik ia batere ez zuena, han euskara gure eskolan baino pittin bat gehixeago entzungo zen, baina ia zero hala ere. Geroz eta elkarte gehiagok ateratzen du bere danborrada. Ez dira gutxi mistoak direnak, harrabots handirik egin gabe berea egin dutenak. Haurrak berriz, milaka. Hastapenetan kolegiokoak eta pittaka eskoletakoak ere bai. Klaseak eta mailak orain ere. Eta aurten labeldunen labeldunetakotan dozena bat emakume perkusioan. Bertako alkatearen presiopean demokratizatu omen dira bi danborradak. Hala bada, biba zuen alkatea, eta Jauregiri eta Santanori telefonoz hots egiteko esan. Ostia!, han alarde bakarraren alde dira bertako labeldunak.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2025
 
azala2024

2026 zenbakia.
2006ko otsailaren 05a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia